Kode alternantzia elebidun txikien hizkuntzak bereizteko gaitasunaren adierazgarri

July 5, 2017 | Autor: M. Ezeizabarrena | Categoría: Code Switching
Share Embed


Descripción

Portada Omenaldia.pdf

1

28/01/15

09:15

Liburu hau sailkideok UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradun zen Henrike Knörr Borràs (1947-2008) irakasleari egin diogun omenaldi xume bat da. Hogeita hamabost kapituluetan zehar egun garatzen ari garen ikerlanaren aleak aurki daitezke, honako alorrak landuz: filologia, dialektologia, literatura, onomastika, hizkuntzalaritza sinkroniko eta diakronikoa, hizkuntzalaritza aplikatua, konputazionala eta psikolinguistika. Este libro es un pequeño homenaje a nuestro compañero de departamento, el profesor Henrike Knörr Borràs (1947-2008), catedrático de Filología Vasca de la Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Los treinta y cinco capítulos que lo conforman recogen algunas muestras de nuestras investigaciones recientes en las áreas de filología, dialectología, literatura, onomástica, lingüística sincrónica y diacrónica, lingüística aplicada, computacional y psicolingüística. This book is written in honour of Henrike Knörr Borrás (1947-2008), Professor of Basque Philology at the University of the Basque Country. The thirty five chapters conforming this volume are a collection of pieces of recent research conducted by his colleagues at the Department into a miscellaneous set of fields such as philology, dialectology, literature, onomastics, synchronic and diachronic linguistics, applied linguistics, computational linguistics and psycholinguistics.

Henrike Knörr Borràs Euskal Filologiako katedraduna (UPV/EHU) Tarragonan jaio (1947), Gasteizen koskortu, eskolatu, euskaldundu eta zendu zen (2008). Madrilgo Unibertsitate Complutensean Filosofian lizentziatu zen eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) aritu zen ondoren, Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean, Euskal Filologia titulazioko lehenengo hogeitasei promozioen irakasle (1978-2007). UPV/EHU- rekiko lotura ez zen irakaskuntzara mugatu: Filologia, Geografia eta Historia Fakultatearen bultzatzaile izan zen aurrena, baita Arabako Campuseko lehenengo errektoreordea (1981-1984) ere. Euskal Filologiako doktore egin zen 1987an, Koldo Mitxelenak zuzendutako «Para una edición crítica del Diccionario de Maurice Harriet» tesilanarekin. Ondoren, Euskal Filologia saileko idazkari (1988-1991) eta sailburu (1991-1995, 1997-1999) aritu zen, eta berriro sailburu Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean (2005-2007). Euskaltzain osoa 1977an: Onomastika Batzordeko buru (1984-2001), Euskaltzaindiko buruorde (1995-2004) eta IKER saileko buru, besteak beste. Espainiako Errege Akademiarekin aritu zen lankidetzan, lexikografia mintegiarekin batik bat, eta baita Cervantes Institutuarekin ere.

ISBN 978-84-9082-092-6

Ikertzaile eta idazle emankor hamaika esparrutan (onomastika, filologia, hizkuntzalaritza, etnografia, historia, kultura edota politikan), aldizkari batzuen sortzaile (Ohitura, Landazuri) eta hedabide anitzetako kolaboratzaile izan zen (ABC, Avui, Deia, Egunkaria, El Correo, El Mundo, El País, Herria, La Vanguardia, Le Courrier International, etab.).

ERIDENEN DU ZERZAZ KONTENTA: SAILKIDEEN OMENALDIA HENRIKE KNÖRR IRAKASLEARI (1947-2008) Maria-José Ezeizabarrena & Ricardo Gómez (arg.)

2015 Bilbo

CIP. Biblioteca Universitaria   Eridenen du zerzaz kontenta : sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (19472008) / Maria-José Ezeizabarrena & Ricardo Gómez (arg.) - Bilbo : Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, 2015. – 668 p. ; 24 cm.   Textos en euskara, español e inglés.    D.L.: BI-92-2015. – ISBN: 978-84-9082-092-6 1. Knörr, Henrike (1947-2008). 2. Euskara (Lengua). 3. Literatura vasca. Segurola, María José, coed. lit. II. Gómez, Ricardo, coed. lit.

I. Ezeizabarrena

809.169 891.69.09

Argitalpen hau ondoko ikerketa proiektu eta taldeen barruan sartzen da: Esta publicación se enmarca en los siguientes proyectos y grupos de investigación: This publication has been developed in the framework of the following research projects and groups: — «Aproximación al estudio de la competencia léxica y gramatical de los bilingües: metodologías experimentales y no experimentales» (Espainiako MINECO, FFI2012-37884-C03-02). — «Monumenta Linguae Vasconum (IV): textos arcaicos vascos y euskera antiguo» (Espainiako MINECO, FFI2012-37696). — «Historia de la lengua vasca y lingüística histórico-comparada» (HLMV-LHC) (Eusko Jaurlaritza, GIC. IT-698-13). — «Hizkuntzaren jabekuntza, irakaskuntza eta erabilerak. Euskara, elebitasuna eta eleaniztasuna» (HIJE) (Eusko Jaurlaritza, GIC. IT-676-13). — «Adquisición de lenguas, literatura y traducción en la formación plurilingüe» (UPV/EHU, UFI11/06). — «Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Diakronikoa: Gramatika Unibertsala, Hizkuntza Indoeuroparrak eta Euskara» (HiTeDi) (UPV/EHU, UFI11/14). UPV/EHUko Euskararen arloko Errektoreordetzak lagundutako argitalpena © Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco © Maria-José Ezeizabarrena & Ricardo Gómez (arg. / eds.) © Egileak / Los autores / The authors ISBN: 978-84-9082-092-6 Lege gordailua / Depósito legal: BI-92-2015

00_Aurkibidea.indd 6

04/02/15 16:02

Aurkibidea

Aurkezpena Maria-José Ezeizabarrena & Ricardo Gómez . . . . . . . . . . . XI Hitzaurrea Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea . . . . . . . . . . . . . . . XV Henrike Knörr eta UPV/EHUko Letren Fakultatea Iñaki Bazán, Letren Fakultateko dekanoa . . . . . . . . . . . . . . . . . XVII Henrike Knörr (1947-2008). Bibliografia Garikoitz Knörr (Universitat de València) . . . . . . . . . . . . . . . XXI Diskurtso-markatzaile berri batzuk: beste hitz batzuetan (esanda/esateko), beste hitzetan (esanda/esateko) Xabier Alberdi Larizgoitia (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . 1 Eguna egunkariko idazleak (1937) Xabier Altzibar Aretxabaleta (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . 27 Lazarragaren eskuizkribuko adizki batzuez (euskal aditz jokoaren kronologia erlatibo baterantz) Borja Ariztimuño López (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 49 Euskararen azentuera: hizkera tradizionaletatik euskara estandarrera Gotzon Aurrekoetxea, Iñaki Gaminde, Leire Gandarias & Aitor Iglesias (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 71 Work in conflict: (meta)literatura y escritura en novelas que abordan el conflicto vasco Mikel Ayerbe Sudupe (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 97 Hain zuzen (ere) diskurtso-markatzailea: lokailu ala operadore? Miren Azkarate (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 113

VIII

AURKIBIDEA

Erreferentziakidetasun-sareen etiketatze-metodologia EPEC Corpusean tratamendu konputazionalari begira Klara Ceberio (UPV/EHU), Itziar Aduriz (Universitat de Barcelona), Arantza Díaz de Ilarraza (UPV/EHU) & Ines M. Garcia-Azkoaga (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 129 Zubereraren /y/: bere sorrera eta hedapenaren inguruan Ander Egurtzegi (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 149 New media – new challenges for language policy: Rethinking the role of public media in language revitalization Agurtzane Elordui (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 163 EPEC-RolSem: Ingelesezko PropBank-VerbNet eredura etiketatutako euskarazko corpusa. Erabakiak, egokitzapenak eta bereizgarriak Ainara Estarrona, Izaskun Aldezabal, Arantza Díaz de Ilarraza & María Jesús Aranzabe Urruzola (UPV/EHU) . 179 Kode alternantzia elebidun txikien hizkuntzak bereizteko gaitasunaren adierazgarri Maria-José Ezeizabarrena (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . 207 Narratze-trebetasunen garapena. Ipuin bera eta ume bera hiru adin ezberdinetan Ines M. Garcia-Azkoaga, Itziar Idiazabal & Luis M. Larringan (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 227 Birformulatzaile zuzentzaileak testu idatzietan Julio Garcia Garcia de los Salmones & Mikel Iruskieta (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 245 Partizipioa erlatiboa zenekoa: partizipio kategoria XIX. mendeko zenbait euskalariren lanetan Ricardo Gómez López (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 267 Sobre una estampilla ibérica de Ruscino (Castell Rosselló, Perpignan) Joaquín Gorrochategui (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 281 Galderen eta erlatibozkoen ulermena haur euskaldunengan M. Juncal Gutierrez-Mangado (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . 289 Euskarazko galdera erdibituak: analisi bitar baterantz Aritz Irurtzun (CNRS-IKER & HiTT) . . . . . . . . . . . . . . . . . . 307 Euskarazko silaba egiturak zen.ba.tzen Oroitz Jauregi (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 325



AURKIBIDEA

IX

Aitzol Aramaioren Terminal laburmetraia. Literatura eta zinema Jon Kortazar (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 337 Hiru hasperen haboro Joseba A. Lakarra (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 349 Zaraitzuko oikonimia Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte (NUP) . . . . . . . . . . . . 379 Ehulku eta Jagonet kontsulta-zerbitzuak aztergai Jesus Mari Makazaga Eizagirre (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . 401 Gaztelania H1 eta H2-ren garapena 5 eta 8 urte artean: ipuinetako aditz kohesioa aztergai Ibon Manterola Garate (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 419 Irudikapen fonologikoa gaztelania-euskara afasia elebidunean Amaia Munarriz (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 437 Gauza ziurra eta gezur hutsa: euskal izenondo adberbialen kolokazioak Juan Carlos Odriozola Pereira (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . 457 Sites of memory in the Narrative of Bernardo Atxaga Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 475 Tipologia eta hizkuntzaren erritmoa: Stampe eta Doneganen ideien inguruan Miren Lourdes Oñederra (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . 491 Awkward birds. Cosmopolitanism and globalisation issues in minorised cultural communities Lourdes Otaegi Imaz (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 499 Oloroeko diozesako euskal liburuak eta zuberera idatzia Manuel Padilla Moyano (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . 519 Koherentzia diskurtsiboa euskal baladen exordioetan Patxi Salaberri Muñoa (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 537 Hizkuntza corpusak eta euskara Pello Salaburu (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 559 Landucciren hiztegien ordena eta honen eragina euskarazko hiztegian Blanca Urgell (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 577 Henrike Knörr y su relación con Turquía Carmen Uriarte (Turkiaren ohorezko kontsula Euskal Herrian) . 603

X

AURKIBIDEA

Zenbait ohar bata bestea anafora elkarkariaren inguruan Aritz Urrutia, Beñat Goitia & Xabier Artiagoitia (UPV/ EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 617 Arabako euskararen gaineko ikerketak Koldo Zuazo (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 643 Tabula Gratulatoria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 667

Kode alternantzia elebidun txikien hizkuntzak bereizteko gaitasunaren adierazgarri* Maria-José Ezeizabarrena Segurola Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU [email protected]

1. Sarrera Euskal elebidun (batzu)en hizketan ohikoa da euskara eta erdara, bi hizkuntzetako osagaiez eratutako esamoldeak ekoiztea (Etxebarria 2003). Hizketaldi berean bi hizkuntzatako elementuak “nahaste”-ari ingelesez codeswitching zein code-mixing deitu izan zaio, txandakatzearen ala nahasmenaren kontzeptuari, zeini garrantzi handiagoa eman nahi zaion. Gertakari hori aipagai duten euskarazko lanetan inoiz zuzenean ingeleseko izena (Zalbide 2007) aurki daiteke, euskal ordainen bat, hala nola: hizkuntza lerraketa (Epelde, Oyharçabal & Salaberria 2013) edota kode-nahasketa, esaldi nahasiak ekoiztea (Ezeizabarrena 2013), zein kode alternantzia (Amonarriz 2008) bezalako gaztelaniatik hartutako mailegua. Euskaraz nahas erroak izan ditzakeen adiera ugariek, eta haien artean batzuk konnotazio handi samardunak izateak desegoki egiten dute termino hau teknikoki era neutro batez erabiltzeko. Hori dela eta, goian aipatutakoen artean kode alternantzia (KA) terminoa erabiliko dut kapitulu honetan zehar euskarazko eta gaztelaniazko, bi hizkuntzetako elementuez osatutako esaldi zein elkarrizketa-zatietako gertakaria, era aseptiko batez, egokiago, deskribatu ahal izateko nahiarekin. Bi ikerketa-galderak abiarazi dute lan hau: a) haur elebidun goiztiarrek elkarrizketakoa ez den beste hizkuntzako elementuak hizketaldian txertatzeko joera berdintsua duten euskaraz zein erdaraz jardun direnetan;

*

  Lerro hauetan eskertu nahi dut datu bilketan parte hartu duten haur guztien, haien gurasoen eta Lizarrako eta Zumaiako ikastolen lankidetza, eta baita Ibon Manterola, Leire Beloki, HIJEko gainerako taldekideena, zein Aitor Lakasta eta Julen Manterolarena. Ondorengo erakundeei ere eskerrak eman nahi dizkiet: UPV/EHUri (UFI11/06), Ministerio de Ciencia e Innovación-i (FFI2012-37884-C03-02) eta Eusko Jaurlaritzari (IT-676-13).

208

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

eta b) nolakoa den KA 6 urtez beherako euskara-gaztelaniadun hiztun txikien hizketan. Ezagutzen ditugun euskara-erdara KAri buruzko ia lan guztiek euskaldunen euskarazko jardunean txertatutako erdarazko hitz edo esamoldeak izan dituzte hizgai, eta bigarren atalean, batzuen berri emango dugu Euskal Herriko hizkuntza ukipen egoeraren ondoriozko beste gertakariekin batera. Hirugarrenean, bestelako testuinguru elebidunetan hazitako elebidun goiztiarrek erakusten duten hizkuntza hautatzeko gaitasunaren eta haien KAren berri emango dugu. Laugarrenean, haur elebidunen euskarazko zein erdarazko ekoizpenak aztertu dituzten bi ikerlanen berri ematen da: 4.1 atalean 4 urtez beherako bi haurren berezko ekoizpenetan aurkitutako KAdun adibideak aztertu dira, eta 4.2 atalean 5 urteko eta hizkuntza profil anitzetako 28 haurren euskarazko edota gaztelaniazko ipuin kontaketetako KAdun adibideak. Bosgarren atalak bi ikerketon emaitzetatik ateratako ondorioak biltzen ditu. 2.  Euskara eta erdara elkar ukitzen Bi hizkuntza erabilera-esparru berean egokitzen direnean elebitasunaz hitz egin ohi da, baina ez da gauza bera gizarte elebidunaz aritzea —soziolinguistikaren aztergaia, eta gizaki elebidunaz, non esparrua askoz ere txikiagoa den, norbanakoa. Norbanakoaren esparru txikian hizkuntza-ukipena (ia) ezin saihestukoa da, eta ukipen horren ondoriozko hizkuntzen arteko elkarreragina, alegia, eragina hizkuntza batek bestean bakarrik, edo norantz bietan gertatzen den, hizkuntzalaritzaren eta (psiko)linguistikaren aztergai bihurtzen da. Henrike Knörrek (2005, 2006) gaztelaniaz Vasconia deitu ohi zion Euskal Herriko datu soziolinguistikoei begiratu bat ematen diegunean norbanako mailako edota gizarte mailako elebitasuna bi gauza direla argi ikusten da. Soziolinguistikoki herri elebiduna dugun honetan, euskaldunen gizataldea a) gutxiengo bat da “euskal lurralde” guztietako biztanleen artean, gaztelania zein frantsesa elebakardunenekin alderatuz geroz, eta b) euskaldun elebakarrik ezean, (euskara-erdara) elebiduna da, gainera, erdaldunen gizataldea ez bezala. Beheragoko 1. Taulak biltzen ditu Euskal Herriko elebakarren eta elebidunen banaketa (15 urtez gorako) helduen artean 2011. urtean (Eustat 2012).



209

KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

1. taula Elebakardun / elebidun helduen banaketa Euskal Herrian eta hiru lurralde administratiboetan zehar (2011)

GUZTIRA

EAE

Nafarroa

Iparraldea

%0

%0

%0

%0

Euskara-erdara elebidunak

%41,48

%49,23

%19,27

%30,56

Erdaldun (euskara edo gaztelania) elebakarrak

%58,52

%50,77

%80,73

%69,44

Euskaldun elebakarrak

Kopuruei erreparatuta, euskararen ezagutzaren araberako biztanleen banaketa nahikoa egonkor mantendu dela dirudi azkeneko hamarkadetan. Izan ere, 1. irudiko ehunekoek erakusten dutenez (%70 (1991) >%64,06 (2001) >%58,52 (2011)) erdaldun elebakarren beherakada mantsoa izan bada ere etengabekoa izan da azkeneko bi hamarkadetan, eta orokorrean biztanle gehiago izan arren, aurkitutako jaiste hori ez da izan elebidun hartzaileen kopurua hazi delako bakarrik, orokorrean elebidun aktibo zein pasibo, bien kopuruek poliki-poliki gora egin dutelako baizik. Ikus 1. irudia. 1. irudia Hamasei urtetik gorako biztanleen arteko hizkuntza profilen garapena azken bi hamarkadetan. Iturria: EUSTAT 2012.

Erdaldun Elebakarra

Euskara-erdara elebidun hartzailea Euskara-erdara elebiduna

Halere, aurreko mendeetan erdarek eta euskarak zuten erabilera mailako —H(igh) vs. L(ow)— banaketa diglosikoa aldatzen ari bada ere, euskarak azken hiru hamarkadetan H mailari lotutako erabileretan presentzia handiagoa duelako, zenbait ikertzaileren usterako euskararen egoera ez da asko egonkortu aurrerapen horrekin, izan ere eragingarriagoa izaten ari baita

210

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

(euskararen egonkortasunaren kaltetan) azken urteotan erdarak euskaldunen L mailako erabileretan izan duen hedatze indarra, euskarak H mailako erabileretan erakutsi duena baino (Zalbide 2007). Datu soziolinguistikoek argi erakusten duten bezala XXI mende (eta milurte) hasiera honetako euskaldun guztioi euskaraz ez ezik erdararen bateko hiztun ere izatea egokitu zaigu, aurreko mendeetakoei ez bezala. Agian horregatik ez zaizkigu arrotzak egiten hizkuntzen arteko elkarreraginaren ikerketan ohikoak diren (1-6) bezalako gertakarien adibideak: maileguak (1), kalkoak (2), fonetika-fonologia mailako interferentziak (3-4a), edota joskera mailakoak (4), besteak beste, eguneroko hiztun bizipenetan azaltzen zaizkigunak, eta erabili ohi ditugun bi hizkuntzetako batean zein bestean ari garenean, gainera. (1) a. *esaldi hori impecable zen (Etxebarria 2013) b. *entrepreneur batek erosi zuen etxe hura (Epelde et al. 2013) (2) a. *Jon Axunen bikotea da (bikotekide-ren ordez, pareja-ren ordain legez) b. *gurasoek semeen heziketaz arduratu behar dute (umeen-en ordez, hijos-en ordain legez) c. *pailasoz jantzi/disfrazatu zen (“pailaso jantzi” esan beharrean) (3) a. *me gusta ese zapato b. *cinera joan da (4) a. *dáuzka bégi berdéak, eztá? b. *(los) ojos, verdes tiene ¿no? Hizkuntza-ukipenaren ondoriozko fenomeno bat gehiago dugu kode alternantzia ere, alegia, bi hizkuntza edo hizkuntza barietateetako hitz (-multzo) edo osagaiez eratutako esaldi edo hizketaldi zatia.1 Egungo gaztetxoen hizkeraren ezaugarri nabarmenetako bat dela onartua den arren (Ibarra 2008, Amonarriz 2008), ez dirudi euskaldun heldu/ zahar garbizaleenak ere ukatuko duenik noizbait (edo askotan) euskara eta erdarako osagaiez eraikitako esaldiak esan izana, hizkuntza bakarrean eutsi ezaren “urraketaz” konturatu gabe abestutako (5) bezalako kantu ezagunen batean besterik ez bada ere.2 1

  Euskara-erdara KA ezezik euskaldunek egin ohi dituzte euskalki arteko KAk ere (Amonarriz 2008). 2   Adibideetan, hizki xehe eta larrien arteko txandaketaren bidez adieraziko dugu hizkuntza edo kode alternantzia (KA).



KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

211

(5) −saltzen, saltzen/ txakur txiki baten karameluak / -Está muy bien/ esaten du konfiteruak./ -Cuando vamos a Otxandiano/ a pasar el Carnaval/ Comeremos /−¿Qué? / -Chocolate/ −nun?/ −oñal haundi batian3. Izan ere, tradizio handiko fenomenoa dugu KArena Euskal Herrian, eta bada gurean ere KA language shift edo komunitatearen mintzaldaketa gertatu aurreko hizkuntza ohituren aldatzearen adierazgarritzat jo duenik ere. Joera zaharra (Larramendiren eta Iztuetaren garaitik dokumentatua) da gure artean code-switching delakoa, kale-giroan eta goi-mailako (edota, gutxienez, erdal formazio zabaleko) solaskideekin gertatu ohi zena. Euskaldun guztiak elebidun bihurtzeak hedatu eta generalizatu egin zuen codeswitching hori. Aski zen sei-zortzi solaskideren artean bakar batek euskaraz (ondo) ez jakitea, guztiak erdaraz jarduten hasteko. Gertaera horren jeneralizazioak, jakina, ondorio larriagoa izan zuen epe ertainean: language shift edo luze-zabaleko mintzaldaketa. (Zalbide 2007: 1290, 32. oinoharra)

Harriagarria bada ere, KA eginzaleek eta baita (6)ko adibideak bezalakoak egina ukatzen dutenek ere erakutsi ohi dute zenbait KAdun egitura mota onartzeko zailtasun gehiago, beste batzuk baino (Parafita et al., argitaratzebidean). Nolanahi ere, (1-6) bezalako adibideen maiztasunak eta tipologiak, biak hiztun batzuetatik besteetara asko aldatzen direla pentsa daiteke.4 (6) a. si ni ez dut egin ‘nik ez dut egin eta’ (Amonarriz 2008: 176) b. da gorantxis ‘gorantziak eman’ (Amonarriz 2008: 176) c. baina Zarautz reina de las playas izan zen Euskadin (Etxebarria 2003) d.  de viejo bota dozu ezta? (Etxebarria 2003) e. zer dio el vikingo? (Epelde et al. 2013) Kode alternantzia oso baliabide erabilgarria izan ohi da elebidunentzat, adibidez, diskurtsoko polifonia “literalagoa”, ikusgarriagoa egin nahi denean. Esate batera, (5) adibidean txertatutako gaztelaniazko está muy bien, izenez aipatuta (konfiteruak) zein aipatu gabeko beste norbaiten edo konfiteruak bes-

3

  Hainbat bertsio ditu KAz jositako kanta honek, non alternantzigunea bera ere aldatzen den: Cuando vamos/ a Otxandiano/ karnabal egunian/ me cagüen la mar/ comeremos chocolate/ sonbreruaren gainian. Ikus Musikazblai (s.a.). 4   Oñederrak (2009), adibidez, maileguetako hots eta morfema mailako prozesuak desberdinak izan daitezkeela aurrikusten du euskara-gaztelania elebidun goiztiarren eta berantarragoen artean.

212

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

te norbaiti zuzendutako ahotsak adierazteko baliabide izan daiteke, narratzailetik pertsonaietarako zein pertsonaien arteko ahots aldaketa adierazteko, alegia. Hartara, konfiterua izan daiteke bezero erdaldunari txanpona jaso ondoren está muy bien… esaten diona, ala euskaraz saltzen, saltzen, txakur txiki baten karameluak dioena, baina harritzekoagoa litzateke KA baliatzea hizkuntza banatako esaldiak pertsonaia berak entzule berari esanak irudikatzeko. Ahots txandakatze horrekin batera dabilen hizkuntza dantza horrek, festagiroko jolaseko umore gehigarri izateaz aparte, beste funtzio asko izan ditzake elebidunen, eta bereziki euskaldunen diskurtsoaren barruan. Beste batzuk aipatzearren, enfasiarena, hizkidearekin identifikatu nahia, eta inoiz baita hizkuntza bateko esamoldea nahi bezain azkar bururatu ez, eta elkarrizketa eten gabe jarraitu ahal izateko konpentsazio baliabidearena ere, alegia, hiztunak elkarrizketan “piztuen” zuen hizkuntzako elementuari ustez horren aktiboa ez daukan hizkuntzako ordainak gogoan aurrea hartzen dionean. Poplack-ek (1980, 1983) eta Deuchar-ek (2005) diotenez, perpaus barruko KA ez da nonahi gertatzen, bi hizkuntzetan baliokideak diren egitura edota egitura multzoen arteko joskuraguneetan bakarrik baizik. Inoiz esan izan da kode-alternantzigileak bi barietateetako hiztegi eta gramatikaren ezagutza ez ezik bi hizkuntzetako unitateak era egokian elkarri txertatzea ahalbidetzen duen hirugarren gramatika bat ere behar duela, baina hirugarren gramatika horren beharra ez dute ikerlari guztiek onartzen (Cantone 2005). KA mota asko bereizten dira: hizkideen artekoa, hizketa-txanda barruko esaldien artekoa, perpaus baten barruko osagai sintaktikoen artekoa, sintagma barrukoa zein hitz barrukoa,5 eta horretarako, hiztunak trebetasun pragmatikoez gain, gramatikalak ere behar ditu, batez ere bi hizkuntzetako egituren arteko muga non ezarri, eta handik aurrera esaldiak nola jarraitu behar duen erabakitzeko. Poplackek (1983), dio, gainera, elebidunak bi hizkuntzetan duen gaitasunaren arabera egingo dituela mota gutxiago edo gehiagotako KAk. Izan ere, perpausez kanpoko alternantziak errazagoak baitira gertatzen, perpaus barrukoak baino, azkeneko alternantzia motak bakarrik eskatzen du-eta bi hizkuntzetako perpaus barruko egitura baliokidetzak zein diren ezagutzea, alternantzia behar den tokian bakarrik gerta dadin. 3.  Haur elebidunak hizkuntza-ukipen egoeretan Haurren lehen jokaerak ikertzen diharduten ikerlariek erakutsi duten bezala, haurrek aste gutxi behar izaten dituzte aurpegiak, gauza berriak eta bi hiz5

  Azkeneko mota hau Poplacken (1983) arabera gertatu ezinezkoa bada ere, hainbat hizkuntza bikoteetan aurkitzu izan dira hitz mailako KAk (Cantone 2005, Ezeizabarrena & Munarriz 2012).



KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

213

kuntzatakoak diren hotsak eta hitzak bereizteko, eta horrek pentsarazten du inguru elebidunetan hazten den haurra entzuten dituen bi hizkuntzak —gehiago ere izan daitezke— zeinu-sistema bereizi eta bereizgarri legez identifikatzeko gauza dela, oso txikitatik. Ez dago, beraz, urrutiegi joan beharrik ikusteko haurrak zein azkar sumatzen zuen inguruan dituen hizkide edo hiztunen artean zeinek erabiltzen duen beti hizkuntza bera, eta zeinek hizkuntza batean baino gehiagotan egiten dakien. Zezel hizkera garaia pasata, lehenengo hitzak esaten eta bi hitz baino luzeagoak diren esaldiak hizkide ezagun jakin bati zuzentzen hasten zaionerako, inguru elebidunean hazten ari den haurrak “erabakia” du zein hizkuntzatan aritu behar/nahi zaion hizkide bakoitzari. Horrek ez du esan nahi, halere, haurraren hautuak bat etorri behar duenik bere hizkideak, elebiduna izanda, haurrarekin komunikatzeko aukeratzen duen hizkuntzarekin. Ezagunak dira guraso elebidunak haurrarekin hizkuntza batean egin eta haurrak beste batean erantzuteko joera erakutsi duten adibideak. DUFDE izeneko ikertaldean Alemanian bizi ziren bost sendi frantses-aleman elebidunetako haur txiki banaren hizketa saioak grabatu zituzten urteetan zehar bideoz, haur horien ekoizpenak ikertzeko helburuarekin (Köppe 1994a, Meisel 1994a). Familia batzuetan bi gurasoek hizkuntza banatan egitea erabakia zuten haurrari, batek frantsesez—ama, gehienetan— eta besteak —aitak— alemanez, sistematikoki, “une personne, une langue” bezala ezaguna den Ronjat-en hatsarreari jarraiki. Bi eta lau aste bitarteko maiztasunarekin egin ziren grabaketek erakutsi zuten bi urte inguruko haurrek hizkidearen araberako hizkuntza erabiltzen zutela elkarrizketan sistematikoki, eta hala guraso bakoitzari bere hizkuntzan erantzun ohi zioten, alemanez hizkide alemanieradunari eta frantsesez hizkide frantsesdunari. Haurren ekoizpenen azterketek erakutsi zuten, gainera, haur elebidun horiek garapen erabat normala erakusten zutela bi hizkuntzetan: alegia, haur elebakar frantses edota alemanei buruzko lanetan aurkitu izan ziren ezaugarri eta huts beretsuak egiten zituzten, eta elebakarretan aurkitutako garapen aro berak ikus zitezkeen elebidunotan, bai sintaxian (Köppe 1994b), eta aditzetako eta izenordain mailako pertsona morfologian, zein kasu edo genero markaketan. Ikus Meiselen 1994a-ko liburuko hainbat ikertzaileren ekarpenak. Datu bilketak aurrera egin zuen haurrek 3, 4 eta kasuren batean baita 4;7 urteak bete arte. Haurrak koskortu ahala, eta hiru urteak bete aurretik, alemanezko ekoizpenak frantsesekoak baino ugariagoak bihurtu ziren haur batzuen kasuan, ordura arte beti frantsesez erantzun ohi zioten gurasoari ere gero eta maiztasun handiagorekin hasi baitziren alemanez egiten haurretako zenbait. Haur horien artean gorabeherak ikusi zituzten hizkuntza hautake-

214

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

tan, izan ere, kasu batzuetan, familiak oporraldi bat frantsesdunen artean igaro eta etxera itzulitakoan haurrek berriro frantsesa maizago erabiltzen zutela ikusi baitzuten ikerlariek (Köppe 1994a). Haur horien artean bada neskatila bat, 2 urteak arte amarekin beti frantsesez eta aitarekin alemanez egin ondoren, bi hizkuntzetan garapen antzekoa erakutsi zuena, eta 2;6tik aurrera ordea, alemaniera erabat nagusitu zena bi gurasoekiko elkarrizketetan. Maiztasuna ezezik, esaldietako konplexutasuna ere azkarrago garatu zuen alemanez frantsesezkoaren aldean, eta, haur honen frantsesez hitz egitea saihesteko ahaleginak nabarmenak izan ziren hiru urteetatik aurrera. Köppe & Meisel-ek (1995) haur horietako batzuen elkarrizketetako KAk aztertu zituzten. Batzuetan KA hizkideen artean gertatzen zela ikusi zuten, (7) adibidean bezala, non gurasoak hizkuntza batean hitz egin arren (frantsesez hemen) haurrak bestean (alemanez) erantzuten dion, hitz baten esanahiaz galdezka ari denean. (7) Helduak frantsesez: Qu’est que tu veux savoir? ‘zer jakin nahi duzu?’ Haurrak alemanez: Vorlesen ‘Ozen irakurri’ (An 3;7,13) Helduak frantsesez: lire ‘irakurri’ Baina aurkitu zituzten KAk hizketa txanda berean ere: (8a) eta (8b)-n esaldia frantsesez hasi eta alemanera aldatzen da, (8c)-n, aldiz, aditz jokatu osoa txertatu da frantsesetik gainerantzean alemanez eratu den esaldian. (8) a. nounours il a reité ‘hartzatxoa (zaldi gainean) ibili da’ (Iv 2;0,29) b. tombé Berg ‘erori mendi’ (Iv 2;4,09) c. das dort ne? ‘honek lo egiten du ez da?’ (Iv 2;0,29) Behaketa zehatzago batean Köppek (1996) erakutsi zuen a) esaldi barruko KAk bi hizkuntzetan ekoizten zituztela haurrek, bai frantsesez ari zirenean (%5-70 bitartean), zein alemanez ari zirenean (%5-35), maizago egiten bazituzten ere frantsesez aritutakoan eta b) esaldi barruko KAk erabat urritu zirela 2 urteetatik aurrera bi haurren kasuan eta 2;7tik aurrera hirugarrenarean (%0-5 handik aurrerako grabaketa guztietan), haurrek aditzak bi hizkuntzetan helduek bezala jokatzen ikasi zuenetik aurrera. Hiztegia, eta batez ere gramatika sendotzeak esaldi barruko KA goiztiarra ia desagertzera daramala ondorioztatu zuten bi ikerlariok. Ekoiztutako KAdun adibideetako askok, gainera, funtzio pragmatiko argia betetzen zuten, esate batera, haurrak jolasean pertsonaia desberdinen ahotsak adieraztearena edota, azalpen metalinguistikoak ematearena, besteak beste.



KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

215

4.  Kode alternantzia haur euskaldunen hizketan Egungo euskal gizartean euskaldun hazten ari diren haurrek euskaraz gain (neurri handiago edo txikiagoan bada ere) erdararen bat entzuten ohituta daude beren inguruan, eta euskarazko (elkar)hizketarako gaitasuna euskaraz eta erdaraz dakiten hizkideen artean garatzen dute. Egoera horretan zilegi dirudi pentsatzeak haurrek, hasierako aroetan adibidez: a) arazoak izan ditzaketela hizkuntzak bereizteko, eta ondorioz, b) bereizteko ezintasun horrek KAdun esaldiak ekoiztera eramango dituela (Volterra & Taeschner 1978). Atal honetan haur euskaldunen hizketaldietan barrena aurkitutako KAk aurkeztuko ditugu. Asmo horrekin izango ditugu aztergai bi motatako laginak: euskara eta gaztelania aldi berean etxean garatutako haur elebidunen (2H1) KA ekoizpen goiztiarrak (4.1 atalean), eta ipuin (bir)kontaketa labur batzuetan ekoitzitako KAk bosna urteko aldi bereko (2H1) eta euskara bigarren hizkuntza bezala (H2 euskara) garatua duten ondoz ondoko gaztelaniaeuskara elebidunenak (4.2 atalean). Corpus horietan beste hizkuntzako hitz zein perpaus osoak txertatutako adibideak6 aurkitu ditugu, zeinetan KAk funtzio pragmatiko anitzak bete ditzakeen: adibidez, adierazkortasuna gehitzea formula edo etiketa modukoetan (9a), elkarrizketako hizkuntzara itzultzea autozuzenketen bidez (9b), hizkideari laguntza eskatzea (9c), narratzailea ipuinetik bereiztea (9d), eta abar. (9) a. apurtu egin zan bera bakarrik, tío b. Tú has visto- akusizu pistola? c. y luego, ez naiz gogoratzen d. Ba e.. ta buhori esan zion

(M 2;10) (M 2;10) (Z-XaOs 5;0) (Z-ImBa 5;6)

Badira, ordea, hizkideen arteko KAk eta baita hitz-txanda berean mota bat baino gehiagotakoak ere: perpausaz kanpokoak, perpaus edo sintagma barrukoak eta baita hitz barruko KAk ere, ondorengo ataletan ikusiko ditugun bezala. 4.1.  Aldi bereko bi elebidunen (2H1) ekoizpen goiztiarretako KAk (1;7-3;6) 4.1.1.  Datu bilketa eta Corpusa M eta K laburduraz identifikatuko ditugun bi mutil koskor hauek luzaroko datu-bilketa bateko parte-hartzaileak izan dira: urteetan zehar, ikertzaile bana beren etxera hilean behin edo biko maiztasunarekin joanda, haur bakoitza ordu betez grabatu zuen bere gurasoekin eta etxekoekin hizketan, otor6

  Haurren adibide bakoitzaren aldameneko parentesi artean haurraren kodea eta grabaketa egunean zuen adina (urteak; hilabeteak, (egunak)) adierazten dira.

216

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

duetako zein jolaseko garaian. Ez haurrari ez helduari ez zitzaion inolako kontsignarik eman esan behar zutena, haurrarentzat arrunta zen etxeko egoeretako elkarrizketak biltzea zuen helburua eta, ikerketak. Bi kasuetan etxean erabakia zuten aitak erdaraz eta amak euskaraz, hizkuntza banatan, hitz egingo ziotela haurrari, une personne, une langue hatsarre ezagunari jarraiki, alegia. M-ren kasuan Bizkaiko Berriz herrian bizi dira, aitak (gaztelania elebakarduna) gaztelaniaz egiten die Mri eta bera baino zaharxeagoa den arrebari eta amak (euskaldun zahar, euskara-gaztelania elebiduna) bizkaieraz egiten die haurrei. Aitarekin denek gaztelaniaz egiten dute, baina aitarekin izan ezik euskaraz egin ohi dute beraien artean etxekoek. Hemen aurkeztuko ditugun adibide eta datuak 1;7tik 3;6 bitartean bildutakoak dira, guztira 20ren bat ordu, 11 ordu gaztelaniaz eta 9ren bat euskarazko elkarrizketetakoak. K, berriz, Gasteizen bizi den familia bateko seme bakarra zen datu-bilketa hasitakoan, eta anai bat gazteagoa du datu-bilketa amaitzerako. Aitak (heldutan euskaldundutako gasteiztarra baina batuera zein bizkaieraz jario handiz aritzen dena) gaztelaniaz egiten du haurrekin eta bere senideekin, emaztearekin eta haren senide eta lagun euskaldunekin euskaraz (bizkaieraz nagusiki) egiten badu ere. Amak (Bizkaiko Etxebarriko euskaldun zahar, euskara-gaztelania elebiduna), berriz, bizkaieraz egiten die haurrei eta senarrari. Hemen aurkeztuko ditugun adibide eta datuak 2;00tik 2;9ra bitartean bildutakoak dira, guztira 10en bat ordu: gehienetan bi gurasoak aurrean zirenez, zaila da zehazten zenbat ordu dagozkion elkarrizketako hizkuntza bakoitzari (2. taula). 4.1.2.  Emaitzak Hizkideen arteko KAk aurkitu dira bai elkarrizketa gaztelaniazkoa (10a,b) zein euskarazkoa (11a,b) zenetan ere. (10) a. Helduak G: Haurrak E: Heldua G: b. Heldua G: Haurrak E: Heldua G: Haurrak G: (11) a. Helduak E: Haurrak G: b. Helduak E: Haurrak G:

están comiendo han ¿dónde están? ¿La luna? borobil-a ¿redonda? redonda, sí jar zaitez hor Itxason onduen no ze dauke? bicho

(M 1;7,14) (K 2;3,17)

(M 1;7,27) (K 1;11,03)



217

KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

Horrelako adibideak pentsa zitezken baino askoz ere urriagoak dira. M-k 1;7tik 2;9ra bitarteko urte bete pasatxoko grabaketetan ikusi zen hizkideen arteko horrelako KA adibideak (Manterola & Ezeizabarrena 2005) hasierahasierako bi hilabetetako ekoizpenetan %15ekoa izan arren, handik aurrerako hilabeteetako grabaketetan %5etik beherako maiztasunarekin gertatzen zirela, eta maiztasun berarekin agertzen ziren elkarrizketako hizkuntza euskara zein gaztelania izan (2.taula). Beraz, oso ondo bereizten zuen norekin eta zein hizkuntzatan aritu, urte eta erdi bete zituenetik aurrera. K-k ere horrelako adibideren batzuk baditu, baina ez daude kuantifikatuta oraindik. Baina hizkideen edo hizketa txanden artekoaz gain, perpaus barruko KAko adibideak ere aurkitu dira, bai gaztelaniaz ari direnean (12a, b) zein euskaraz ari direnean (12c,d), eta bi hizkuntzetan oso goizetik gainera, artean haurren esaldien batez besteko luzera bi-hiru hitzekoa den garaian: (12) a. mira otro gixon ahí b. una makilla c. badauka papel d. Helduak: eulixe nun? Haurrak: mosca bat

(M 2;8) (K 2;1,23) (M 1;11,6) (K 2;0,24)

Haurrok adintarte zabalagoan egindako behaketa berriago batek erakutsi du, hizkideen arteko KAk ezezik, esaldi barruko KA oso urria dela 3 urte eta erdi aurretik behintzat (Ezeizabarrena 2009). 2. taulak erakusten duen bezala, hizkuntza banatan ekoitzitako 8.000tik gora esaldiko laginean, %3z behekoa izanda hitz-txanda barruko KAdun adibideen maiztasuna, eta bi hizkuntzetan gainera. 2. taula M eta K haur elebidunen KA maiztasunak laginean

Adintartea

Elkarrizketako hizkuntza

Grabaketa kopurua

Esaldi kopurua

KA hizkideen artean

KA hitz-txanda barruan

M 1;7-3;6

G

22

4823

%1,76

%2,07

M 1;7-3;6

E

18

6538

%1,1

%0,62

K 2;0-2;9

G

17

3734



%1,17

K 2;0-2;9

E

18

5023



%2,48

Literaturan aipatu izan da KAren arrazoia hasieran bi hiztegi edota bi gramatika bereizteko ezintasuna izan daitekeela, eta normalean hizkuntza nagusienetik hizkuntza ahulenera, norantza batean eta ez bestean aurki dai-

218

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

tezkeela (Volterra & Taeschner 1978). Zaila egiten da horrelako azalpen bat onartzen aztertutako bi haur elebidun hauen kasuan, oso txikitatik, lehen edo bigarren grabaketa saiotik aurrera erakutsi baitzuten hizkuntza banatako hitz baliokideen multzoa (13). (13) Bi haurren hiztegi elebiduna a.  M: 1;08rako: este/hau; aquí/hemen; ot(r)o/bestie … b.  K: 2;00rako: jaten/comiendo, romper/apurtu; libros/liburuek … Beraz, aztertutako bi haur elebidun goiztiar orekatuon emaitzek erakutsi dute 2-3 urteetarako ezagutzen dituztela jadanik aktiboki a) euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko egokiak diren testuinguruak, orokorrean hizkidearekin ohitura zuten hizkuntzan hitz egiten baitzuten, gehienetan KA gabeko perpaus/esaldiak ekoitzita, eta b) hizkuntza bakoitzeko hiztegiak eta gramatikak, beren adinari zegokion eran, haur elebakarrek hizkuntza banatan adin horretan hitz egiten duten eran (Manterola & Ezeizabarrena 2005, Ezeizabarrena 2009). 4.2. Aldibereko (2H1) eta ondoz-ondoko (H2E) elebidunen ipuin kontaketetako KAk 4.2.1.  Datu bilketa eta Corpusa Bosna urteko 28 haurren datuek osatzen dute bigarren lagina (3.taula). Bi talde nagusi bereiz daitezke inguru soziolinguistikoaren arabera: Z taldea Gipuzkoako kostaldeko herri bateko 16 haurrek osatzen dute, denak D ereduan eskolatuak, eta denak (kalean eta ikastetxean) nagusiki euskaraz aritzen direnak. Hauen artean 5ek dituzte guraso bat euskalduna eta bestea erdalduna (jaiotzatik elebidun 2H1 edo H1E eta H1G), bat guraso erdaldunen haurra da (H1G edota H2E) eta gainerako 10ak etxean euskara hizkuntza nagusi dutenak (H1E edota H2G). Orokorrean, euskara nagusi izango dutela pentsa daiteke haur elebidun hauetako ia denek. L taldea, aldiz, Nafarroako herri batean bizi diren 12 haurrek osatzen dute, ikastetxetik kanpo nagusiki erdal ingurune soziolinguistikoa dutenak, eta denak D ereduan eskolatuak. Haur hauen artean 6 dira jaiotzatik elebidun, gurasoetako bat euskaldun eta bestea gaztelaniaduna izanda (2H1), eta beste 6k ikastolan daramatzaten 2-3 urteetan ia eskola garaian bakarrik dute euskararekiko harremana. Hamabi haur hauen inguruan gaztelania nagusi denez haur elebidun goiztiar hauen kasuan pentsa daiteke gaztelania izango dutela hizkuntza nagusi, horregatik H1G edota H2E (Ezeizabarrena & Aéby 2010). Datu bilketa honetarako metodologia heldu batek aldez aurretik kontatutako ipuin batean dago oinarrituta, haurrek aurrena bost laguneko taldee-



KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

219

tan helduari entzun eta ondoren taldekide bati birkontatzean datzana, hark hurrengo taldekide bati kontatzeko. Hogeitazortzi laguneko partehartzaile taldeko 5 haurrek euskarazko Mattin Zaku ipuina entzun eta kontatu zuten, beste 13k Centellita gaztelaniazkoa, eta etxetik elebidunak ziren haurretatik 8k (3 L taldekoak eta 5 Zkoak) bi hizkuntzetakoak entzun eta kontatu zituzten. Kontaketa-saioek 4-5na minutu iraun zuten. 4.2.2.  Emaitzak Orokorrean KA adibide gutxi aurkitu dira bost urteko haurren ipuinen kontaketa hauetan (3. taula). KA adibideen banaketak, ordea, oso lotua dirudi ipuinaren eta kontaketarako testuinguruko hizkuntzari, eta ez horrenbeste haur bakoitzarentzat sendoena edo ahulena izan daitekeen hizkuntzari, izan ere, euskarazko Mattin Zaku ipuinaren kontaketan ez baita ia adibiderik ageri, berdin euskara haurren H1 izan zein H2 izan. Euskarazko 13 haurren kontaketetan ez da ageri hizkideen arteko KA adibide bakar bat ere, eta hitz txanda barruko hiru adibide bakanek, hiztegiaren beharrak eragindakoak dirudite gehienbat, L taldeko etxetik elebidunak diren bi haurrek ekoitziak dira, eta hiru adibideotatik bi, haur berak (14a,b). (14) a.  eta gero zaldiaren korral-era eraman zuten b.  Ases(in)a-tu zuela

(L-UnAz 5;5) (L-UnAz 5;5)

Aldiz, gaztelaniazko Centellita-ren kontaketan batzen diren KA adibideek tipologia zabalxeagoa dute, 3. Taulak erakusten duen bezala. Alde batetik hizkideen arteko KAko 80 inguru adibideak euskara H1 duten haurrengan bakarrik aurkitzen dira, eta gehienbat ingurune euskaldunean (16) bizi direnen artean. Halere, esan beharra dago KA adibide kopuru altu hori haur gutxi batzuk askotan egitearen ondorio dela (15). Etxe erdaldunetako haurrek (H1G) ez dute horrelako adibiderik ekoitzi, baina badira ingurune eta familia euskalduneko haurrak horrelako adibide bat bera ere ekoitzi ez dutenak. (15) a. Helduak: ¿Qué pasa? / Haurrak: Esan diot, baino b. Helduak: Cómo se dice jo? Haurrak: Be / Aurrera ja-jarraituko dut

(Z-GoAg 5;6) (Z-GoAg 5;6)

220

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

3. taula KA motak eta kopuruak, ipuinaren hizkuntza haurren H1 edo H2 denaren arabera. Iturria: Ezeizabarrena & Aéby 2010 (moldatua)

Hizkide arteko KA kopurua Mattin Zaku H1E

H2E

Centellita H1G

Mattin Zaku Centellita

H2G H1E

H2E

H1G H2G

Kontaketa bigarren hizkuntzan

Profilak eta haur kopuruak

Z guraso euskaldunak 10 L guraso erdaldunak

Hitz-txanda barruko KA kopurua

42

47

5



Kontaketa lehen hizkuntz(et)an

Z jaiotzatik elebidun

57

L jaiotzatik elebidun

6

8

14

Z guraso erdaldunak

1

3

L guraso erdaldunak

1

GUZTIRA

28

20 (+2?)

0

0

37-39

11 3

42

3

4

0

15

47

Bestalde, hitz-txanda barruko KA adibide guztiak etxe elebidunetan hazitako haurrek ekoitziak dira. Halere, esan beharra dago, horrelako KA asko narratzailea eta kontakizuneko pertsonaiaren ahotsak bereizteko erabili izan dituzte haurrek (16 a-c), beste KA asko helduari laguntza eskatzeko edo zailtasunaren berri emateko (16d,e). Adibide hauek erakusten dutenez, haurrek orokorrean oso ondo menderatzen dute hizkuntza aldaketa, oso helburu jakinetarako baliatzen baitute, eta inoiz hizkuntza hautuan nahastuz geroz, berehala zuzentzen baitute beren burua, testuinguruak eskatzen duen hizkuntzara itzultzeko (16f).78 (16) a. Esan tzion: ¿Quién eres? b. Eso, cerdito oi e e esan zion hiru aldiz izena esateko c.  Eta gero esan zion: ¿Cuántos pájaros hay? Cien, sorgiñak esan zion Centellitai 7

(Z-XaOs 5;0) (Z-MaAr 5;0) (Z-MaAr 5;0)

  Bost haurrek bi hizkuntzetako ipuinak kontatu zituzten.   Hiru haurrek bi hizkuntzetan, eta hiruk gaztelaniaz bakarrik kontatu zituzten.

8



KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …



d. luego / Hau nola deitzen da? e. El nomo Nola esan duzu lehen? f. Eta nomoa/ y el nomo vino con su hacha

221

(Z-AIPe 5;11) (L-MaEt 5;0) (L-UnAz 5;5)

Halere, aurkitzen dira euskararanzko KA adibideak erdarazko ipuinetan hiztegi hutsunea (17a,b) edo esamolde konplexu baterako zailtasuna izandakoan (17c), hizketa eten gabe gune zaila gainditzeko baliabide bezala erabilita. (17) a. y tres aldiz tres tres (Z-ElIg 5;2) b. ahora todos los emborras quita! (Z-IñGa 5;5) c. ¿Ta esan zion ba al bruja laguntza behar bazun deitzeko tres veces (Z-ImBa 5;6) Horrelako adibideek erakusten dute hizkuntza ukipen egoeran hiztegia zein egitura zabal osoak iragaz daitezkeela hizkuntza batetik bestera, elkarrizketako garaian aktiboen dagoen hizkuntzan hiztunak behar duen hitz edo esamoldearen ordez beste hizkuntzako ordaina —hura bakarrik, edo azkarrago— aktibatzen zaionean. Etxetik euskaldun eta eskola bidez euskaldundutako haurron ipuin kontaketetako lagineko emaitzak honela labur daitezke: a) bost urteko haurrak elkarrizketa egoerari dagokion hizkuntza eta ariketan ematen zaien hizkuntza-kontsigna zaintzen saiatu ohi dira, alegia, haurren abiapuntuko hautua KArik gabe aritzearena izan da. Horren adierazgarri argia, euskarazko ipuinetan KArik ez agertzearena izan da, ez hizkideen artean, ez txanda, ez esaldi barruan, haurren hizkuntza profila edozein delarik ere. b) Hizkuntza hautuan ez da aurkitu alderik haurren artean KA kopuruei dagokienean, ariketa haurren H1 hizkuntzan zein H2-an egin behar izan, edota haurrak ingurune euskaldunagoan edo erdaldunagoan bizi, haur guztiek euskarazko ipuina nagusiki euskara soilean ekoitzi baitute. Haur guztiak D ereduko ikastetxean arituta, kontaketarako testuinguru fisiko eta psikologikoa eta ariketarako kontsignak, horrek guzti horrek eragina izan izango du haur hauen KArik gabeko ipuin kontatze honetan, helduari laguntza eskatu beharra izan dutenetan euskaraz aritu baitira H2E haurrak ere (Almgren & Aéby 2013). Gaztelaniazko ipuinetan, berriz, ingurune euskaldunean bizi diren haurrek ez ezik, ingurune erdaldunean hazita etxetik elebidun direnetako batzuk ere erakutsi dute KAdun adibideetarako joera. c) Ariketan erabili beharreko bi hizkuntzen arteko aldea oso litekeena da arrazoi metodologiko eta kontestualek eragina izatea. Alde batetik, ipuina kontatzeko ariketa D ereduetan ohikoena (euskara) dena edo ez den (gaztelania) hizkuntzan egin beharrak, partehartzailearekin batera dauden helduak eta gelakideak testuinguru horretan ohikoena duten hizkuntzan den/ ez den batean

222

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

aritzeak, zein ipuinaren konplexutasun mailako aldeak (gaztelaniazkoan nomo hitza ezezaguna edota kontakizuna abstraktuagoa) horrek guztiak eragina izan zezakeen haurraren kontaketan. Euskarazkoan ez bezala, gaztelaniazko ipuinean haur gehienek ekoitzi dute hizkideen arteko KA adibideren bat, eta haietako askok ekoitzi dute perpaus barruko KA adibideren bat ere. KArik gabeko erdal ipuinak ekoitzi dituztenak bi guraso gaztelaniadunen umeak edota etxetik elebidun izanda gaztelania H1 dutenak izan dira. Pentsa zitekeen agian inguru euskaldunenean hazten diren haurren bereizgarria izan zitekeela euskararanzko KA, alegia euskara H1 edo 2H1 eta ingurune soziolinguistiko euskalduna dutenena, eta agian ipuin kontaketa bera gaztelaniaz gutxiago landuaren ondorioetako bat izan zitekeela, talde hauen bestelako azterketek ere erakutsi izan duten bezala (Manterola & Almgren 2013). Baina 2H1 haurretako batzuk ere, berdin ingurune euskaldunean zein erdaldunean bizi, horrelako adibideak ekoiztea, eta gaztelaniazko ipuinean bakarrik, eskola barruko hizkuntza ingurunearen eraginak azaltzen du (Manterola & Almgren 2013). Eskolako hizkuntzaren garrantzia nabarmena erakutsi dute bost urteko haurron datuok haur elebidunek hizkuntza hautatzeko garaian, baina Zalbidek (2007) dioen bezala mito bat izan daiteke pentsatzearena eskolak indarra nahikoa duenik gutxiagotua dagoen hizkuntzaren etorkizuna ziurtatuko duen hizkuntza iraulketa, language shift-a gauza dadin. 5.  Ondorioak Kapitulu honen helburua euskara-gaztelania elebidun txikien hizketako KA fenomenoaren emaitza ahalik eta zehatzenak aurkeztea izan da, datu soziolinguistikoak eta psikolinguistikoak baliatuz, alde batetik etxetik euskaragaztelania elebidun diren haurrenak eta bestetik eskola bidez euskaldundutako haur koskorragoenak. Aldibereko bi haur elebidunen luzaroko datu-bilketak erakutsi du haurrok (behintzat) oso ongi bereizten dituztela bi hizkuntzak, bakoitzean noiz aritu behar duten eta norekin, baita 3 urteak aurretik ere, eta Volterra & Taeschnerrek (1978) esandakoaren aurka KA ez dela ezinbestekoa elebitasun goiztiarrean. Bestalde, bi laginetako KAren urritasunak hizkuntza nahasketaren adierazgarri baino hizkuntzak nahastu nahi ezaren adierazgarri bihurtu du KA, hizkuntzak ez nahastekoa baitute joera, 2, 4 edo 5 urte dituzten haurrek, eta berdin, beren lehen zein bigarren hizkuntzan aritu. Gainera, aurkitutako KA adibideek haur txikien eta koskorragoen ezagutza pragmatikoaren sendotasuna erakutsi dute: hiru urteak aurretik helburu komunikatibo jakin batzuetarako KA aktiboki erabiltzeko gauza direla ikusi baita (errol jokoetarako, itzulpenak egiteko) eta baita geroago ere bost urterekin, kontaketan alderdi “ez literalena” (narratzailearen ahotsa) literalagoa denetik bereizteko ere. Hizkuntza profil eta ingurune



KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

223

soziolinguistiko desberdinetako haurren ipuinetako azterketek beste emaitza bat gehiago erakutsi digute, alegia, bost urteko haurren testuinguru komunikatiboarekiko sentiberatasun ikaragarria, eta bereziki eskola testuinguruaren indarra haurrek, berdin hizkuntza profila H1 edo H2 duten, eskolan nagusia den hizkuntza, kode alternantziarik gabe, ahal duten neurrian komunikaziorako erabiltzekoa. Euskal haurren emaitza xumeok ez dira hondar ale bat besterik euskaldunon komunitate txikiaren barruko indarren dinamikaren berri ezagutzeko, baina horiexek behinik eskaini nahi dizkiot euskal(dun)tasuna Euskal Herriko aniztasunean kokatzea horren gai gogokoa zuen Henrike Knörr irakasle, sailkide eta maisuari. Bibliografia Almgren, Margareta & Aéby, Sandrine, 2013, “Diferentes puntos de vista didácticos ante la alternancia de lenguas en la educación bilingüe”. In J. Dolz & I. Idiazabal (arg.), Enseñar (lenguas) en contextos multilingües. Bilbo: UPV/ EHU, 169-190. Amonarriz, Kike, 2008, “Gazte hizkerak-hizkera gazteak”. Bat Soziolinguistika aldizkaria 68:3, 167-183. Cantone, Katia Francesca, 2005, “Evidence against a third grammar: Codeswitching in Italian-German bilingual children”. In J. Cohen, K.T. McAlister, K. Rolstad & J. MacSwan (arg.), ISB4: Proceedings of the 4th International Symposium on Bilingualism. Somerville, MA: Cascadilla Press, 477-496. Deuchar, Margaret, 2005, “Congruence and Welsh–English code-switching”. Bilingualism, Language and Cognition 8:3, 2005, 255-269. Epelde, Irantzu; Oyharçabal, Beñat & Salaberria, Jasone, 2013, ”Euskaldunen perpaus barneko hizkuntza lerraketa: ACOBA proiektuaren aurkezpena”. Donostiako Uda Ikastaroak-eko saioa. Donostia, 2013-7-29/30. Etxebarria, Maitena, 2003, “Español y euskera en contacto: resultados lingüísticos”. Linred 1. [Kontsulta: 2013-6-1]. Eusko Jaurlaritza, 2009, IV Mapa Soziolinguistikoa. Hizkuntza Politika Zuzendaritza. Bilbao: Eusko Jaurlaritza. Eustat, 2012, Hizkuntza Gaitasuna. [Kontsulta: 2013-6-1]. Ezeizabarrena, Maria-José, 2009, “Development in language mixing: early Basque-Spanish bilingualism”. In J.Grinstead (arg.), Hispanic child languages: typical and impaired development. Amsterdam: Benjamins, 57-89.    , 2013, “Bi jostailu (oso) serios haurren solas elebidunean: gramatika eta hiztegia”. Donostiako Uda Ikastaroak-eko saioa. Donostia, 2013-7-29/30.

224

MARIA-JOSÉ EZEIZABARRENA SEGUROLA

    & Aéby, Sandrine, 2010, “Les phénomènes de code-switching dans les conversations adulte-enfant(s) en basque-espagnol: une approche syntaxique”. Corpus 9, 53-80. [Kontsulta: 2013-6-1].     & Munarriz, Amaia, 2012, “Orden de palabras en los enunciados mixtos (euskera-castellano) de bilingües típicos y atípicos”. In A.M. Cestero Mancera; I. Molina Martos & Fl. Paredes García (arg.), La lengua, lugar de encuentro. Actas del XVI Congreso Internacional de la ALFAL (Asociación de Lingüística y Filología de la América Latina). Alcalá de Henares: Universidad de Alcalá, 3893-3902. Ibarra, Orreaga, 2008, “Alternancia lingüística en el euskera coloquial de los jóvenes vascoparlantes navarros: algunas razones para su uso”. I Congreso Internacional de interacción comunicativa y enseñanza de lenguas biltzarreko hitzaldia. Valentzia, 2008ko irailak 18-20. Knörr, Henrike, 2005, “La lengua vasca en el mundo”. El español en el mundo. Anuario del Instituto Cervantes 2005. Madril: Instituto Cervantes & Círculo de Lectores, 449-452.    , 2006, “El proceso de estandarización del euskara y los trabajos de la Real Academia de la Lengua Vasca”. II congreso de l’Aragonés biltzarrean aurkeztutako hitzaldia. Huesca, 2006-7-14. Köppe, Regina, 1994a, “The DUFDE Project”. In J.M. Meisel (arg.), Bilingual First Language Acquisition. French and German grammatical development. Amsterdam & Philadelphia: John Benjamins, 15-27.    , 1994b, “NP-Movement and Subject raising”. In J.M. Meisel (arg.), Bilingual First Language Acquisition. French and German grammatical development. Amsterdam & Philadelphia: John Benjamins, 209-234.    , 1996, “Language differentiation in bilingual children: the development of grammatical and pragmatic competence”. Linguistics 34, 927-954.     & Meisel, Jürgen M., 1995, “Code-switching in bilingual first language acquisition”. In L. Milroy & P. Muysken (arg.), One speaker, two languages: cross-disciplinary perspectives on code-switching. Cambridge: Cambridge University Press, 276-301. Manterola, Ibon & Almgren, Margareta, 2013, “Las grandes líneas de progresión de los aprendizajes lingüísticos en la escolarización en euskera”. In J. Dolz & I. Idiazabal (arg.), Enseñar (lenguas) en contextos multilingües. Bilbo: UPV/EHU, 218-240. Meisel, Jürgen M., 1994a, Bilingual First Language Acquisition. French and German grammatical development. Amsterdam & Philadelphia: John Benjamins.    , 1994b, “Getting FAT: Finiteness, Agreement and Tense in Early Grammars”. In J.M. Meisel (arg.), Bilingual First Language Acquisition. French and German grammatical development. Amsterdam & Philadelphia: John Benjamins, 89-129.



KODE ALTERNANTZIA ELEBIDUN TXIKIEN HIZKUNTZAK BEREIZTEKO …

225

Musikazblai, s.a. [Kontsulta: 2013-6-1]. Oñederra, Lourdes, 2009, “Early bilingualism as a source of morphophonological rules for the adaptation of loanwords: Spanish loanwords in Basque”. In A. Calabrese & W.L. Wetzels (arg.), Loan Phonology. Amsterdam & Philadelphia: John Benjamins, 193-210. Parafita Couto, Mari Carmen; Munarriz, Amaia; Epelde, Irantzu; Deuchar, Margaret & Oyhartzabal, Beñat (argitarabidean), “Gender conflict resolution in Spanish-Basque mixed DPs”. Bilingualism Language and Cognition. Poplack, Shana, 1983, “Lenguas en contacto”. In H. López Morales (arg.), Introducción a la lingüística actual. Madrid: Editorial Playor, 183-207. Volterra, Virginia & Taeschner, Traute, 1978, “The acquisition and development of language by bilingual children”. Journal of Child Language 5, 311-326. Zalbide, Mikel, 2007, “Euskararen Legeak hogeitabost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa”. Euskera 52:3, 1283-1515.

Lihat lebih banyak...

Comentarios

Copyright © 2017 DATOSPDF Inc.