kintzea eta esperantza, jaunak

June 24, 2017 | Autor: Nerea Aramburu | Categoría: Ball games
Share Embed


Descripción

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 1 ERREPORTAJEA

Kintzea eta esperantza, jaunak!

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 2 ERREPORTAJEA

Gaur egun,

pilota-jokoa zer den galdetuz gero, ia denek erantzungo lukete frontoian jokaturikoa dela. Uste zabala da jendartean, zabala bezain zehaztasun gutxikoa, hori dela pilota-jokoa; Euskal Herrian sortua, eta bertatik mundura zabaldua; esku biluziz jokatzen hasirikoa antzinan, eta erreminta berriekin mundu zabalean oihartzuna lortu duena. Denok ikusi ditugu ETBn Amerikako eta Filipinetako frontoietan jokaturiko zesta-punta partiden irudiak; baita erremonteko, palazko eta, nola ez, esku-pilotako emanaldiren bat ere. Pilotazaleenek ezagutzen dute trinketean jokaturiko pilota-jokoa, baina ez dakite Iparraldekoa ala Hegoaldekoa den. Eta beharbada herriren bateko pilota-partidaren batean, noizbait, lehendabiziko tantoa lortu ondoren, norbaitek entzungo zuen abesten: “Kintzea eta esperantza, jaunak!”. Jokoaren bilakaera ezagutzea ezinbestekoa da hori guztia argitzeko eta ezjakintasunak uxatzeko. Zer da euskal pilota-jokoa? Noizkoak eta nongoak dira jokoaren aztarnak? Betidanik jokatu al da frontoietan? Egun telebistan ikusitako joko-modalitate horietara murrizten al da euskal pilota? Nerea Aranburu Urretabizkaia

Zer da pilota-jokoa? Pilota-jokoa pilotarekin egiten den jokoa da. Aldagaien arabera, hau da, jokatzeko lekua nolakoa den, erreminta erabiltzen den ala ez, zenbat jokalarik parte hartzen duten, zer nolako arauak dituen eta abar, izen bat edo beste hartzen du jokoak, modalitate ugariei bidea emanez. Guztiak pilotak elkartzen ditu, baina pilota-joko bakoitzak du berariazko neurria, tamaina, pisua eta materiala dituen pilota. Pilota-jokoen sailkapen orokorrena da pilotariek elkarrekiko hartzen duten kokapenagatik eginikoa. Hau da, jokalariak elkarri begira aurrez aurre jokatzen badute, joko zuzena bezala sailkatzen da; zehar-jokoa esaten zaio, berriz, jokalariak parez pare jokatzen badute eta pilota hormara bota behar bada aurkariak jo aurretik.

Beraz, zeharkako jokoak bere baitan hartzen ditu frontoian jokaturiko pilota-modalitate guztiak, bai eta plazan paretaren aurka jokaturikoak ere. Frontoia, luzeraren arabera, bitan sailkatzen da: luzea, 35 metrotik gorakoa, eta motza, 35 metrotik beherakoa. Xarea, paleta, eta esku-pilota jokatzen dira frontoi motzean, baita kontzejupe eta trinketetan ere. Frontoi luzean, berriz, erremontea, pala eta zesta-punta. Aipaturiko horietaz guztiez gain plazan jokaturikoak ere badira: pala, zesta-punta, joko garbia eta esku-pilota.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 3 ERREPORTAJEA

Esku-pilota da denetan ezagunena. Jokoaren hedapena erraztu zuen erremintarik behar ez izateak, hau da, eskua eta pilota batekin jokatu ahal izateak. Lehendabizi pareta bakarreko plazetan jokatzen zen; gero, XIX. mendearen bigarren erdialdean ezkerpareta erantsi zitzaion, eta gaur egun bereziki pilota-jokorako eraikitako frontoietan jokatzen da. Ondorioa zuzena da: kaleetatik eta plazetatik pilota-jokoa frontoietara eraman zen. Ordura arte jokalaria bere herriko jokalekuko baldintzetara ohitzen zen: neurriak, berezitasunak etab. Hori guztia abantaila bilakatu zen beste herriko pilotari baten aurrean. Baina eraikitzen hasi ziren frontoi berriak neurri eta ezaugarri berdinekoak ziren. Jokalari guztiek egoera berean jokatu behar zuten: profesional bilakatu ziren.

1880 Ategorrietako Jai alai frontoia.Donostia

2011 Bizkaia frontoia. Bilbo.

XIX. mendean eraikirikoak dira gaur egun historikotzat hartzen ditugun frontoi gehientsuenak; hots, euskal kultura osatzen duten historia-, arte- eta arkitektura-ondarearen zati direnak. Gaur egun, frontoia eraikin itxi eta teilatuduna da; alegia, frontisak, ezker eta errebote paretek eta jendea egokitzeko harmailek osatzen dute; goiko aldetik, berriz, teilatuak babesten du eguraldiaren gorabeheretatik. Frontoiak pilota-jokoari muga fisikoak ezartzen dizkio. Jokoarentzat eta zaleentzat egiten da eraikina; ikuskizun bihurtu da kirola. Joko zuzenak ere, aurkariak aurrez aurre eta elkarri begira biltzen dituenak, bi jokaleku mota ditu: motza eta luzea. Lehenengoan, trinket eta kontzejupeak sartzen dira, eta bigarrenean, plazak. Horien guztien adibide adierazgarrienak dira, gaur egun, oraindik, Euskal Herrian ikusgai diren pilotamodalitate hauek: pasaka, motzean; laxoa eta errebotea, luzean. Baina badira beste zenbait adibide hemendik kanpo ere: kanariar erkidegoan, pelotamano izenekoa; valentziar erkidegoan , kalean, eskuz jokatzen den a llargues izeneko valentziar pilota-jokoa; Italian, besoko bereziz erakustaldietan jokatzen den Pallone a bracciale, baita txapelketetan jokatzen den pallapugno ere. Pallone a bracciale Italian.

A llargues pilota- jokoa Valentzian.

Euskal herriko joko zuzenen eta zehar-jokoen arteko beste desberdintasun nagusia da tantoak kontatzeko era: jokoa lortzeko, hamabosna kontatzen dira tantoak joko zuzenetan; zehar-jokoetan, berriz, banaka.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 4 ERREPORTAJEA

Esanguratsuagoa da, ordea, Euskal Herriko joko zuzenek eta Europako zenbait herrialdetan jokaturikoek —a llargues, pallone a bracciale, pallapugno, pelotamano— duten antzekotasuna; arau eta tantoen kontaketa aldetik ia joko bera da; erabilitako erremintari eta pilotaren berezitasunei dagokienez, ordea, ez. Jokoak osotasunean harturik, antzekotasun gehiago dituzte ezberdintasunak baino. Argi dago erlazio zuzena dutela.

Pilota-jokoaren lehen aztarnak Aztarna guztiek argi erakusten dute pilota-jokoak mundu zabalean izan duen garapena. HegoAmerikan topatu ziren pilota-jokoaren lehendabiziko ebidentziak: Kristo aurreko 1400. urtekoak. Aztarnei esker dakigu jokatzeko era asko zituztela: eskuz, bastoiez, gerrikoz eta abar. Joko horiek antzekotasun gutxi dute XIII. mendetik aurrera Europan aurkituriko arrastoek deskribatzen duten pilota-jokoarekin; baina azken horiek Euskal Herrian, egun, jokatzen direnen antz handia dute. Hori dela eta, Europan aurkituriko aztarnek informazio ugari ematen dute pilota-jokoaz, oro har, baita euskal pilotaz ere.

Europako aztarnak XIII. mendean bi idatzizko erreferentzia daude pilota-jokoari buruz: bata, Ballesteros idazleak oinezko jokoei buruz egindako aipamenetan azaltzen dena “ohikoena pilota jokatzea ziotena zen” ; eta bestea, Apollonioren Liburukoa “Gero pilota jokoan hasi ziren”. Bietan, jokoa deskribatu gabe aipatu besterik ez dute egiten; beraz, bazela badakigu, baina nolakoa, ez. Lehendabiziko pilota-jokoaren irudia mende bereko Alfontso X.aren Kantiga Liburuan agertzen da. Marrazki horretan, pertsona guztiak eskuz ari dira jokatzen pilotan, bat izan ezik; hura pilota jotzeko prest ageri da, eskuetan erreminta luze bat duelarik. Hala ere, XVI. mende hasierakoak dira aztarna esanguratsuenak, lehen aldiz agertzen baita jokoa eraikin barruko espazio batean. Ciudad Rodrigoko Orduen Liburuan eta Oxfordeko Unibertsitatean dagoen Ms. Douce liburuan ageri dira paretez mugatutako jokaleku motzak1 dituzten irudi horiek: joko-eremua kaletik eraikin barruko espaziora igaro zeneko lehen lekukotasuna. Garai horretatik aurrerako zenbait margotan, pilota-jokoa kaleko zein barruko eremuetan azaltzen da. Horren testigantza dugu iberiar penintsulan, Frantzian eta Italian aurkitutako eskuizkribuetan zein marrazkietan.

XVI. mendeko Ciudad Rodrigoko Orduen Liburua

.XVI.mendeko Ms. Douce. Oxford University.

1539. urtean, Juan Luis Vives valentziarrak Felipe II.ari idatziriko liburuan azalpen ugari ematen ditu pilota-jokoari buruz. Ikuspegi sozialetik zion, zaldiz ibiltzearekin eta armak erabiltzen ikastearekin batera, nobleen eginkizunik atseginetakoa zela jarduera hori. Beraz, oso errotuta zegoen jokoa gizartean. Bestalde, Espainian jokaturiko pilota-jokoa Frantziakoarekin eta Flandeskoarekin alderatu zituen; baita frantziarren jokoaren berezitasunak aipatu ere: erraketaz jokatzeaz gain, soka batez erdibanatzen zuten jokalekua.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 5 ERREPORTAJEA

1553. urtean, Cristobal Méndezek “Libro del ejercicio corporal y de sus provechos” idatzian, pilotarien ezaugarri fisikoez gain, hainbat zehaztasun ematen ditu jokatzeko erari eta eremuari buruz: eskuz jokatzen zuten, sokaz erdibanatzen zuten jokalekua, eta jaunek etxean eraikitzen zituzten jokalekuak. Badirudi maila sozialak pilota-jokoan ere islatzen zirela. 1555. urtean, Venezian, Antonio Scaino abadeak idatzi zuen Trattato del Giuoco Della Palla izeneko pilota-jokoari buruzko lehen liburua. Bertan, idatzi eta marrazki bidez deskribatzen ditu garaiko joko zuzenaren arauak eta jokorako erabilitako materialak eta erremintak. Horrez gain, Frantzian eta Italian erabilitako arauak ere alderatu eta ezagutzera ematen dira. Scainoren liburuari esker dakigu XVI. mendean egungo joko zuzenetan bezala kontatzen zirela tantoak; baita jokoaren arauak berdinak zirela ere. Alegia, berak deskribatutako jokoa gaur egun Euskal Herrian jokatzen diren pilota-joko zuzenen aurrekaria da. 1620-1626 urteen artean, Adriaen Pietersz Van de Venne margolari holandarrak pilota-partida bat margotu zuen akuarela-talde batean. Irudietan pilota handia eta hura jotzeko erabiltzen duten eskuan daramaten erreminta nabarmentzen dira. Egun, Italian jokatzen den Pallone a braccialeren antz handia du.

1626.Van de Venne.

1658. urtean, Comenius moraviarrak argitaratu zuen liburuan agertzen da Ludus Pilae edo Tennisplay bezala izendatzen duen jokoaren irudia. Bertan, alde batetik, eraikin barruan jokatzen ari diren pilotariak daude, eta, bestetik, kanpoaldean, beste pilotari talde bat, horiek ere jokoan. Lehenengoek erraketaz ematen diote pilotari, eta jokalekua soka batez erdibanaturik dute. Bigarrengoek, berriz, ez dute jokaleku mugaturik , eta eskuineko besoetan erreminta berezia nabarmentzen zaie. Azken hori da lehen aipaturiko pallone a braccialera jokatzeko, egun, Italian erabiltzen den erreminta. Joko horrek antzekotasun argiak ditu oraindik Euskal Herrian jokatzen den joko zuzeneko laxoarekin. Irudi horiek egiaztatzen dute bi pilota-modalitateak (eraikin barruan eta kanpoan jokaturikoak) garaikide zirela. Orain arte ikusiriko datuen arabera argi gelditzen da joko zuzeneko jokoak zirela guztiak.

1658. urtean Comeniusen Ludus Pilae edo Tennis-play izeneko marrazkiak.

…………………………………………………………………………………….. 1 Jokaleku motza: kanpoaldeko jokalekuekin alderatuaz neurri txikiagoko eraikin barruko jokalekua. Gaur egungo trinketearen aurrekaria.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 6 ERREPORTAJEA

Pilota-jokoen lehen aztarnak Euskal Herrian 1509. urtean, Bilboko udalak udal-ordenantza baten bidez debekatzen du Santiago elizako zimitorioan pilotara jokatzea. Pilota-jokoari eginiko lehendabiziko aipamena da Euskal Herrian. Manuel Basas historiagileak dio kokapen horretatik, XVI. mendearen bukaeran, harresi ondora aldatu zela jokalekua; zehazki, gaur egun ere bertan dirauen pilota kalea dagoen lekura. 1526. urtean, Johannes Lange doktoreak aipatzen du: “En esta arriba mencionada montaña se encuentra el País Vasco, el cual tiene el pueblo rudo: …y hasta jugar a la pelota les está permitido a los sacerdotes”. Elizgizonek zerikusi handia izan dute pilota-jokoarekin; horri esker hainbat debeku agiri gorde dira elizbarrutiko agiritegietan. 1535. urtean, Biasteriko agiritegi historikoan dagoen agiri batean ere aipatzen da pilota-jokoa. XVII. mendearen hasieran, bada auzi baten idatzizko agiri bat non Artajonako pilota-partida bat deskribatzen den: “…. Estando jugando a pelota en la plaza de la villa, discutieron sobre un quince que dieron por malo a Goyena, por haber tocado dos veces la pelota” 1757. urtean, Manuel de Larramendik idatziriko Coreografía de Guipúzcoa liburuan pilotan jokatzeko eskularruak aipatzen ditu; eskua babesteko ziren eta ez jokorako erremintak. Gaur egun, Baionako Euskal Museoan dira ikusgai batzuk. Aipaturiko aztarnak aztertu ondoren, argi dago joko zuzena zela Europan eta Euskal Herrian jokatzen zen pilota-jokoa.

Honela dio Olatz Gonzalez Abrisketa, antropologoak: “ Agirietatik jakin dezakegunaren arabera, antzekoak dira Euskal Herrian talde-izaera erakusten duen lehen pilota-jokoa —Baztan eta Malerreka bailaretan dirauen laxoa— eta Billabona eta Zubietan jokatzen den errebotea. Biak dira joko zuzenak, alegia, hormarik gabe egiten diren jokoak. Europan eta Amerikan aurkitu daitezke joko zuzen horien antz handia dituzten jokoak ”. 1775. urteko agiri kartografikoetan, Juego de pelota izena ageri da Hondarribiako leku esanguratsuenen izenekin batera, hau da, biltegiekin, kaperekin, elizarekin, eta abarrekin. Hondarribiako harresi ondoko lursail bati egiten dio erreferentzia. Urte batzuk geroago, 1863. urtean, kokapen berean jokaturiko partida bat margotu zuen Gustave Colinek koadro batean. Jokoaren ezaugarriengatik egungo laxoarekin parekatua izan da. Margolari horrek 1875. urtean, Urrugnen jokaturiko errebote partida bat margotu zuen beste koadro batean. Bertan ekarpen interesgarri bat ikusten da: ikusleentzat espresik eginiko harmailak. Udalek emandako baimenei esker dakigu XVI. mendetik XIX. menderarte oso ohikoa zela horien eraikuntza. Azken bi adibideak aztertzean, hau da, Hondarribia eta Urrugne, begi-bistakoa da ikusleriaren artean pilota-jokoek zuten arrakasta. Aurrenekoan, petrila jendez gainezka dago jokaleku inguruan, eta bigarrenean, mukuru beteta, behin behineko egurrezko harmailak.

1775. urtean Hondarribia.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

1875. urtea. G.Colin. Urrugneko errebote partida.

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 7 ERREPORTAJEA

Paretaren kontrako lehen aztarna: Ple2 edo Blé jokoa 1771. urtekoa da paretaren aurka jokaturiko pilota-jokoaren lehen aipamena: Ordiziako udal-agiri batean aipatzen dira Plera jokatzearen debekuak sortu zituen iskanbilak. Kultu erlijiosoei elizaren hormaren kontra jokatzean, pilotakaden kolpeek sortzen zizkien eragozpenak ziren debekuaren arrazoia. Agiri horrek agerian uzten du herritarren artean ohikoa zela era horretako jokoan aritzea, baina ez zela joko zuzena bezain arrakastatsua. 1851. urtean, Urrugnan jokatu zen gaurdaino egiaztatu daitekeen lehendabiziko blé partida. Lehen aipaturiko Ordiziako udal agiriaren ondoren, badira Euskal Herriko herri askotan hainbat debeku-agiri eta idazkun non bléan aritzea debekatzen den.

Joko zuzenetik zeharkako jokora: aldaketa. 1892. urtean, Antonio Peña y Goñik La pelota y los pelotaris izeneko liburuan Espainiako pilota-joko zaharra (joko zuzena) eta modernoa (zeharkakoa) konparatzen ditu, eta azpimarratu ere azpimarratzen du joko bakoitzak badituela aurkako eta aldeko amorratuak. Horren adierazle da Alejandro San Martin mediku nafarrak hitzaldi batean esandakoa 1889ko apirilaren 1ean Madrileko Ateneoan. Hark bere gazte denboran luzean jokaturiko pilota-joko zuzenaren alde onak goraipatu zituen, eta gogor kritikatu geroz eta arrakastatsuago bilakatzen ari zen xisteraz jokaturiko bléa. Urte horietan, joko berria eta arrakastatsua zen paretaren aurka jokaturikoa, eta gainbeherakoa, joko zuzena. Euskal Herriko Hegoaldeko herrietan, XIX. mendearen bigarren erdialdean, ezkerpareta gehitu zitzaion frontisari eta, horrela, bi paretako frontoiak sortu ziren. Espazio mugatzaile izatetik jokoaren parte izatera pasatu zen ezkerpareta. Beraz, bléa da joko zuzena eta zeharkakoaren erdiko pausoa; baita zeharkako gaur egungo jokoaren aitzindari ere, hau da, frontoian jokaturikoen aurrekaria: eskupilotarena, zesta-puntarena, erremontearena, palarena eta abarrena. Frontoia bilakatu zen denborapasa gustukoena herritarrentzat eta gero eta indar handiago zuen burgesiarentzat. Frontoian jokaturiko pilota-jokoak ikuskizun bihurtu ziren, eta horrek pilotari profesionala sortu zuen.

1863 G.Colin. Hondarribia.

Hondarribia. Harresia eta frontoia

Hondarribia. Frontoia eraikita.

Hondarribia dugu joko zuzenaren eta zeharkakoaren norgehiagoka horren adibide garrantzitsua. Bertan, leku bera berregokitu zuten jokoen ohituren joan-etorrien aginduetara. 1863. urtean, Colinen koadroan irudikaturiko jendetzak agerian uzten du pilota-joko zuzenak zuen arrakasta. Baina, denbora pasa ahala, XIX. mendean, zeharkako jokoa indartsu nagusitu zitzaion zuzenari; horren ondorio izan zen jokaleku berean, 1894. urtean, frontoia eraikitzea. Urteen poderioz, pilota-jokoa ere beste kirol batzuek alboratu zuten. Azkenik, 1970. urtean, hirigintza-arrazoiak argudiatuaz, frontoi hori eraitsi egin zuten.

Euskal Herrian egun jokatzen diren joko zuzenak: laxoa, pasaka eta errebotea. Antzinako jokoen oinordeko direlako merezi dute gaur egun Euskal Herrian oraindik dirauten joko zuzenek azterketa zehatzago bat. Ikusleak lehen ikustaldian pilota-jokoak bereiz ditzan eman behar zaizkio oinarrizko azalpenak. Horretarako, jokoen arteko ezberdintasun eta antzekotasunak ezagutu behar dira, bai eta bakoitzaren berezitasunak ere. ……………………………………………………………………….. 2 Plé edo blé: Hormaren kontra jokatzen zen pilota-jokoa; hau da, aurkariari pilota bidali aurretik pilotariak hormaren kontra bota behar zuen.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 8 ERREPORTAJEA

Laxoa Gaur egun, Nafarroako Baztan eta Malerreka bailaretako herrietako eta, besteak beste, Iparraldeko Ziburuko plazetan jokatzen da; horiek dira pilota-soro3 edo soropil izenez ezagutzen ziren jokalekuen oinordekoak. Pilota-soroak belardiak ziren, eta bertan, bote batera jokatzen zen. Baina udalen debekuek jokoa herriratzera behartu zuten. Jokaleku-aldaketa horrek jokoa ingurunera egokitu beharra sortu zuen: elizaren edo etxeen paretak jokoaren osagai bilakatu ziren. Hori dela eta, jokoa bi horma artean jokatzera iritsi zen, nahiz eta beharrezkoa bat bakarrik izan. Gaur egun, jokoa plazetan bakarrik egiten da.

“Laxoa, gaur egun praktikatzen den pilota modalitaterik zaharrena dugu, eta beste batzuen aitzindari. (…) Garai batean, artzaiek mendiko pilota-soro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jeitsi zirenean, Joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen; Euskal Herriko kirol nagusia izan zen XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroako iparraldetik Iruñeraino, nahiz Gipuzkoa, nahiz Bizkaiko zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.(…) Bléaren agerpenarekin batera, 1870. urte inguruan, Laxoak beherakada baten hasiera ezagutuko du, izan ere joku berri hauek jarraitzaile berriak lortuko zituzten pilotarien artetik. Hala ere, Baztan eta Bidasoako errekan berdin jokatzen segitu zuten, Laxoa zaharraren gordeleku izanik, bitartean honen modalitate semeak gailentzen zirelarik”. Tiburcio Arraztoa (Irurita, 1952) Laxoa Elkarteko burua. GUANTE-LAXOA

La

modalidad

más

antigua

de

la

pelota

vasca.

Tiburcio

Arraztoa.

A: falta B: falta C: ona D: arraia E: kintzea E¨: geldiketa kintzea

2012eko abuztua. Nafarroako Arraiotzen Laxoa partida. Arg. Daniel Carballo ………………………………………………. 3

Soropilak edo pilotasoroak: herrietako plazen aurrekariak; pilota-jokoan aritzeko gutxi gorabeherako belar-soro lau eta laukizuzen formakoak.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 9 ERREPORTAJEA

Lau jokalariz osaturiko bi talderen arteko jokoa da. Talde bakoitzeko bik, sakatzaileak eta numeroak, eskularru luzeekin jolasten dute; beste biek, koartoak, motzarekin. Tiburcio Arraztoa adituak dio zehar-jokoko zestako xisteraren aitzindari dela eskularrua. Pilotariez gain, beste hainbat pertsonak parte hartzen dute jokoan. Batetik, jokoaren gorabeherak abesten dituen xaxaria edo txatxaria4 dago. Honela hasten da: “Jaunak, hasten da partidua, bederatzi jokotarako!”. Batzuetan, betiko esaldiez gain, bertsoren bat ere abesten du Gainera, ikusleriari jokaldiak ulertzen laguntzeko, bere kokapena aldatzen joaten da partidan zehar. Baina haren funtzioa ez da tantoak kontatzea; horretarako, markagailuaz arduratzen den laguntzaile bat izaten du. Eta bestetik, epaileak daude, jokoan sortuko diren zalantzazko jokaldiak argitzeko. Batzuetan, epailerik izendatzen ez den partidetan, xaxariak bi funtzioak betetzen ditu. Partida hasi aurretik erabakitzen da zenbat eta nortzuk izango diren epaileak. Zenbatekoa ez dago finkatua; baina hobe bakoitia bada, erabakiak hartzerakoan berdinketara hel ez daitezen. Haien betebeharra da jokalariei tokiko jokalekuko berezitasun guztiak ezagutaraztea, herri bakoitzeko plazak dituen hiritartzeelementuak —etxeetako fatxadak, baratzetako paretak…— ere jokoaren parte baitira. Herri bakoitzak bere jokalekurako arauak egokitzen ditu, eta partida jokatu baino lehen, jokalari guztien artean adosten dira. Jokalariei gizalegez jokatzea eskatzen zaie eta beren akatsak onartzea. Garai batean, zalantzazko jokaldietan ikusleei eskatzen zitzaien iritzia, gaur egun, oraindik, Valentziako a llargues jokoan egiten den bezala. Gehienetan jokalekua 60-80 metro luze eta 12-20 metro zabal da, gutxi gorabehera. Betiere 1 (zabalera)/4 (luzera) erlazioa izan behar dute. Bertako lurrak ez du berezitasun jakin bat behar; hau da, asfaltozkoa, hormigoizkoa, belarrezkoa edo lurrezkoa izan daiteke. Jokalekua bitan banatzen du eskas izeneko alegiazko marra batek. Jokalekuaz gain botiloa deritzon sakerako elementua behar da. Funtzioa sakeko pilotaren punpa jasatea da. Gaur egun, egurrezkoak izaten dira erabilienak, baina badira harrizkoak, burdinazkoak, baita beste zenbait materialezkoak ere. Harrizkoak, pisua dela eta, ez dira mugitzen, eta besteak partidarako ekartzen dira. Harrizkoa, botarri izenez ezagutua, da beste guztien aitzindari, eta plaza edo pilota-soroetan joko zuzenera aritu zirelako lekuko argiak dira. Oraindik agerikoak dira zenbait herritan: Elizondo, Ordizia, Lesaka, Segura, Leitza etab.

Villabonako botiloa. Arg. Libe Carballo

Uitziko botarria. Arg. Daniel Carballo

Leitzako botarria. Arg. Daniel Carballo

Kintzea lortzea da bi talderen helburu nagusia. Horretarako aukera asko dituzte. Bata sakea ateratzean, pilotak zelai osoa zeharkatzea eta mugako lerrotik kanpo bidaltzea da, edota horma jo eta aurkariek ez bueltatzea. Bestea da aurkarien errestoak botarria gainditzea (kintzea sakatzailearentzat). Baina aurkariek ondo bueltatzen badute, jokoak aurrera jarraitzen du; orduan, talde sakatzailea saiatuko da aurkariaren jokalekutik pilota ateratzen barruan punpa egin ondoren. Jokaldi hori ez da inoren kintzea, arraia baizik. Arraia lortu den parean banderatxo bat jartzen da, eta alegiazko marra batez neurri desberdinetako bi kanpotan banatzen du jokalekua. Beraz, arraiak eragin handia du geroko tantoa jokatzerakoan; izan ere, taldeek abantaila lor ala gal lezakete. Bi arraia lortzen direnean, taldeak kanpoz aldatu eta arraia bakoitza jokatzen dute kintzea lortu arte. Gero, berriro, taldeak lekuz aldatu eta jokatzen jarraitzen dute.

……………………………………………….. 4 XAXARIA edo TXATXARIA: Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal hiztegian honela dio:”chazador” lar.”Marqueur au jeux de paume” Dv.”Chazador, contador de juegos de pelota”A.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 10 ERREPORTAJEA

Bederatzi joko lortzen dituenak irabazten du partida; joko bakoitza lortzeko, 15, 30, 40 eta, azkenik, jokoa zenbatzen dira. Bada berezitasun bat berrogeinako berdinketa lortzen denean: berriro hogeita hamarna edo a dos atzeratzen da, eta jokoa eskuratzeko bietakoren batek bi kintze jarraian egin arte jarraituko da. Azkenik, bada oraindik bizirik dirauen ohitura bitxia: Angelusa. Partidak eguerdiko hamabietan eteten dira; ikusleak zutik jarririk, apaizak Angelusa abesten du plaza erdian jokalarien ondoan.

Pasaka Nafarroako Baztan eta Malerreka bailaretako herrietan eta Iparraldeko Lapurdi eta Behe Nafarroakoetan da ikusgai gaur egun. Jokorako trinket edo kontzejupeak erabiltzen dira. Trinket gehienen berezitasuna da jokalekuaren alde batean teilatu txiki bat izatea. Hala ere, badira bi dituzten gutxi batzuk ere. Bai trinket bai kontzejupe bakoitzaren berezitasunek jokoan parte hartzen dute, nahiz eta jokorako arauak berak izan. Jokalekua gutxi gorabeherako laukizuzen formakoa da; bataz besteko metro bateko garaiera duen sareak erdibanatzen du, eta alde banatan, bi pilotariz osaturiko taldea kokatzen da. Jokalari guztiek jokatzen dute eskularru berdinekin. Kontaketari dagokionez, partida hamar jokotara izaten da; hau da, lehendabizi hamar joko egiten dituen taldeak irabazten du partida. Bestelako kontaketa egiten da, ordea, joko bakoitza eskuratzeko; alegia, lehendabiziko tantoa irabaztean, hamabost kontatzen dira; bigarrenean, hogeita hamar; hirugarrenean, berrogei, eta azkenekoarekin jokoa bereganatzen da. Partida jokatzen den bitartean, kontaketa eta jokoaren gorabeherak abesten ditu epaile batek.

2012eko urrian Oiartzungo kontzejupean pasaka erakustaldia. Arg. Daniel Carballo

Ezpeletako trinketan pasaka partida

2013 Daniel Carballo.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 11 ERREPORTAJEA

Errebotea Egun, Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat herritako plazetan edo errebote plazetan jokatzen da. Esanguratsuenak Zubietakoa, Oiartzungoa eta Billabonakoa dira. Laxoan erabiltzen zen eskularruaren ordez zumezko xistera erabiltzen hasi zirenean sortu zen errebotea. Berehalako arrakasta lortu zuen ikusleengan materialaren aldaketak, jokaldiak ikusgarriagoak bihurtu baitzituen. XIX. mendearen erdi aldean, bi jokoak ziren ikusgai. Errebotearen lehenengo aipamena 1846ko abuztuaren bederatzian Irunen jokaturiko apustu bat da. Berehala, 1860.urtean, osatu zen araudia. Baina urte gutxi igaro ondoren, 1900. urtean, hasten da joko honen gainbehera, eta 1930. urtean, ia guztiz desagertu zen. Hala nola lortu du gaurdaino heltzea.

Billabonako plazan errebote partida 2012eko uztailaren 31ean. Azparren-Billabona taldeak. Arg. Daniel Carballo

Bosteko bi talde elkarren aurka aritzen dira. Talde bakoitzeko hiru pilotarik, bi atzelarik eta erdilari batek, xisteraz jokatzen dute, eta beste biek, eskularru motzez. Hala ere, sakalariak sakea esku biluziz egin, eta errestorako azkar jantzi behar izaten du. Zazpi epaileez gain, xaxaria ageri da; laxoan bezala, abestuaz ematen dizkio norgehiagokaren argibideak ikusleriari. Plazaren luzeraren arabera sailkatzen dira jokalekuak: txikienak luzeran 60 metro ingurukoak dira; ertainak, 80 metro ingurukoak, eta luzeenak, berriz, 100 metro ingurukoak. Zabaleran, berriz, araudiaren arabera 16 metrokoak izan behar dute; baina plaza motzetan onartzen dira 15 metrokoak. Bi paretakoak edo bakarrekoak izan daitezke plazak. Luzeenak, gehienetan, laukizuzenaren alde motzenetan bi paretakoak izaten dira, eta luzera ertainekoak, oro har, pareta bakarrekoak. Lekuan lekuko forma eta tamaina dituen horma horren aurka egiten da sakea. Hormaren erdiaren parean, 6,5 metroko zabalerako eta 5,5 metroko luzerako laukizuzen bat marrazten da jokalekuaren lurrean. Bertatik, horman gora marrazten dira laukizuzen horren zabalera markatzen duten bi lerroak hiru edo lau metroko altueraraino. Eremu horrek kuadro izena du, eta barne izena du kuadroaren marretatik jokalekuaren alboko mugetarainoko lur eremuak. Barne izeneko lur-zati horrek jokoarentzat garrantzi handia du. Jokalekuaren bukaera adierazteko, berriz, nahikoa de lurrean margoturiko lerro bat. Horren adibide da Kanboko (Lapurdi) jokalekua. Dena den, horma bat dute plaza gehienek; batzuetan espresuki egina, Iparraldean bezala, eta beste batzuetan, eraikinen altxaerenak, Billabonan eta Zubietan bezala. Desberdintasun horiek direla eta, laxoan bezala, lekuen ezaugarrietara egokitzen dira arauak. Jokalekuko lurrari dagokionez, ongi zapaldutako lurra izaten zen. Gaur egun, aldiz, paretatik gertuen dagoen jokalekua, behintzat, asfaltozkoa izaten da. Jokalekua frontiseko paretatik 32 metrora dagoen lerro batek banatzen du; beste hainbat izenen artean Pasamarra izenez ezagutzen da. Banaketa horren ondorioz sortzen dira sakeko kanpoa eta errestoko kanpoa. Lehenengoa frontisetik urrunen dagoena da.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

KINTZEA ETA ESPERANTZA, JAUNAK! 12 ERREPORTAJEA

Enrique Abrilen “Dos siglos de pelota vasca” liburuan agertzen den eskema orokorra. A, faltak; B, faltak; C, ona; D, arraia; E, kintzea; A¨, geldiketa (kintzea)

Hamahiru jokotara jokatzen da, eta joko bakoitza lortzeko 15, 30, 40 eta jokoa kontatzen da. Sakalariak bidalitako pilotak, bai zuzenean, bai errebote-horma jo ondoren, kuadro izeneko eremuan egin behar du bote. Eta segidan errestora sartzen den jokalariak, bote hori kontutan izanik, pilota aurkarien kanpora bota behar du. Horrela egingo ez balu, hau da, ukituko ez balu edota lehenengo botean joko ez balu, arraia batekin zigortuko litzateke bere taldea. Bi arraia lortzen direnean, bi taldeak lekuz aldatzen dira. Jokalekua bi kanpo desberdinetan banatzeak abantailak eta eragozpenak sortzen dizkie bi taldeei, baina orekatu egiten dira arraiak jokatzeko kanpoen aldaketak eskaintzen dizkien aukerei esker. Arraia izeneko jokaldiaren ondoren, taldeetako batek, ezinbestean, kintzea lortuko du. Laxoan bezala, berrogeina berdinduko balute, kontaketa atzera bueltatzen da: hogeita hamarna jartzen da, eta jokoak jarraitzen du talde berdinak bi kintze jarraian lortu arte.

Pilota munduan jaio eta Euskal Herrian euskaldundu zen 1962. urteko Munduko Pilota Txapelketan, Iruñako trinket baten horman lelo hau idatzi zuten antolatzaileek: La pelota nació vasca y se hizo internacional (Pilota euskalduna jaio eta mundura zabaldu zen). Baina pilota-jokoaren eboluzioaren ikuspegi orokorretik ondorioztatzen da pilota-jokoa bazela munduan, eta euskal pilota izenarekin Euskal Herrian garatu zela, mundu osoan ospea izatera heldu arte. Beraz, pilota munduan jaio eta Euskal Herrian euskaldundu zen.

NEREA ARANBURU URRETABIZKAIA

2013KO EKAINA

Lihat lebih banyak...

Comentarios

Copyright © 2017 DATOSPDF Inc.