JULIO ZESAR 6, 21-23.

June 8, 2017 | Autor: Iñaki Sagarna | Categoría: Historia de Roma, Julio Cesar
Share Embed


Descripción





JULIUS CAESAR 6. 21-23



Iñaki Sagarna Urzelai
Antzinaroko Historia II: Erroma, Errepublikatik Inperiora
Historia: 3.maila

AURKIBIDEA

SARRERA 3-5

ANALISIA 5-6

ONDORIOAK 7

BIBLIOGRAFIA 8
















SARRERA
Lehenik eta behin, esan behar da "De Bellum Galico" liburuaren pasarte bat agertzen zaigula aurrean, zehazki 6. Liburuko 21. zatitik 23. zatira. Bertan autoreak Germaniarrak Galiarrekin alderatzen ditu eta horretarako lehendabizikoen etnografia egiten duela esan dezakegu. Aztertu behar ditudan hiru pasarteetan Germaniarren erlijio edo sinesmenak "Nam neque druides". Beraien bizi ohiturak; ez direla nekazariak "Agriculturae non sudent", gerraz ere bizi direla "in studiis rei militaris consistit", bizitza politikoaren hainbat zantzu ere badaude eta herri bezala dituzten baloreren bat ere azaltzen dira.
Jarraian aipatu behar da "De Bellum Gallico" liburua edo liburu bilduma K.a 58-52. urteen bitartean izan zela idatzia. 7 liburuz osatutako lana da eta liburu bakoitza urte kontsular batean egina dago. Hau kontuan izanez gero, gure testua 6. liburuan dagoenez K.a 53.(Kraus,2009: 159.) urtean idatzita izan zela esan daiteke. Behin testua eta liburu bildumaren kronologia zehaztuta marko geografikoaz arituko naiz. Testuan Germaniarrei egiten zaie erreferentzia. Beraz, Germania izeneko lurraldean aurkituko garela suposatzen da. Hala ere, ez da espazio konkretu bat. Liburuan, egileak Rhin ibaia bakarrik aipatzen du bere bukaera bezala. Hau da, Galiarrekin daukan muga bakarrik ezagutzen duela ematen du aditzera. Hau hego-mendebaldeko bukaera bakarrik da. Muga hau besterik aipatzeak hainbat teoria ezberdinez elikatzen da. Batetik diote Augustoren garai arte ez zirela ezagutu Germania barruko lurrak. Bestalde, ikusita autoreak nolako ezagutza duen germaniar tribu batzuena, pentsatzen da muga honen ezagutzaz gain jakin beharko zuela beste fronterak non zeuden. Teoria hau azaltzen dutenak diote Rhineko muga bakarrik aurkezten duela Germaniarrek mugarik ez balukete bezala irudikatzeko. Honekin batetik Germaniarren boterea irudia eta hauen barbaritatearen irudia handitzen ditu Erroman. Baina hau teoria bat bakarrik da. Beraz, dakigun marko geografikora mugatuko naiz. Rhin ibaia hego-mendebaldeko muga bezala. Gerora, Tazitok "Germania" obrako lehen liburuan El Rin y el Danubio dividen a toda la Germania (Molina, 2010: 284) dio. Hori dela eta, esan daiteke Zesarren garaian ere Rhin eta Danubio ibaien bitartean biziko zirela Germaniarrak deritzen tribuak. (Krebs,2006 : 121.-133, Molina, 2010: 284.-288.)


Obraren egilea Julia Zesar daukagu. Zesar K.a 101. urtean jaio eta K.a 44. urtean izan zen eraila. Zesarren bizitza garai ez-egonkor batean aurkitzen da. Behin Erromaren konkista handiak burututa barneko gerra soziala indartu egiten dela esan daiteke. Gaztea zenean arazo ugari izan zituen, adibidez Silaren diktaduraren garaian ihes egin behar izan zuen Erromatik. Hala ere, behin hau hilda bueltatu eta bere "cursus honorum"-a. hasten da cuestore bezala Hispanian. Bere karrera politikoa nabarmenki indartuko da Craso eta Pompeyoren laguntasunari esker. Hauen laguntzaz Erromako pertsonai boteretsuenetarikoa izatera helduko da lehen triunviratoari esker K.a 59. urtean. Behin Kontsul izendatuta urte horretan Galiako guda hasiko du, bere esanetan estrategia defentsibo bat bezala egingo da guda, baina azken finean gerra bat behar zuen dirua ateratzeko eta bere prestamistei ordaindu eta berak nahi zuen gloria lortzeko. Guda hau K.a 58-51 arte luzatuko da eta bertan Britainia eta Germaniara ere hainbat espedizio egingo ditu. Behin guda hau bukatuta bere ospea zela eta Erroman bere etsaien aurka guda zibil bat hasiko da, non Pompeio izango den bere aurka arituko den jeneral nagusia. K.a 49-46 iraungo du gudak eta hau Farsaliako batailan bukatuko da. Bertan Zesarrek irabaziz Erromako pertsonai garrantzitsuena bilakatuko da, eta diktadura eta magistratura nagusiak bereganatuko ditu bere pertsonan. Alabaina, egoera honek ez du asko iraungo eta hain famatua den K.a 44. urteko martxoko Iduetan erailko du senatore talde batek.(Lopetegui, 1999: 11.-13.)
Bere biografia labur bat egin ondoren testua testuinguratuko dut orain. Testua aurrerago esan bezala K.a 53. urtean izan zen idatzia. Galietako guduaren garaian. Urte horretan Zesar jeneralak bigarren aldiz pasatzen du Rhin ibaia. Hau egiteko berak ematen duen arrazoia; Galiara zeharkatu dira germaniar batzuk, beraz hau berriro ez egiteko espedizio bat antolatzen du. Horrela, sinbolikoki adierazi nahiez Erromaren boterea edonora iristen dela eta Erromari egindako irainak ordaindu egiten direla.(Krebs, 2006: 129; Schadee ,2008: 169). Hau egitean aprobetxatzen du aztertu behar dugun testua egiteko, hau da Germaniar eta Galiarrak etnografikoki aztertu eta hauek konparatzen ditu. Autore batzuen ustetan. helburu ideologiko bat dauka testu hau idaztean. Horrela, esan nahi du bera, Zesar, gai izan dela inor joan ez den toki batera heltzeko. Hau dena kontatzen du berari ere, Pompeiori bezala, Alexander Handiaren irudiarekin konparatzeko. Alexander inor iritsi ez zen tokietara iritsi zen, hau da "Terra incognita" esploratzen du historiako jeneral handien gisara. (Krebs, 2006: 129-133)
Lehen mailako testua da Zesarrek berak idatzitakoa baitugu, beraz egilearen aldetik pribatua da, Egia da momentu hartan Erromako magistratu bat dela baina memoriak direnez pribatua dela pentsatzen dute batzuk, beste batzuk aldiz defendatzen dute Senatuaren aurrean bere jeneralek idatzi beharreko dokumentuak zirela, beraz bere pribatutasuna galduko luke kasu honetan. Haatik, hartzaile aldetik publikoa da, Zesarrek bere memoriak irakurri nahi dituen Erromatar ororentzat idazten dituelako. bestalde Zesarrek Erromatar orok bere memoriak ezagutzea nahi zuen.
ANALISIA
Analisian sartu aurretik 6. liburuko 21-23 pasarteetan dauden ideia nagusienak adieraziko ditut; Germaniarrak zailtasunetan bizi dira, nomadak dira, ez dute nekazaritzarik, nahiko berdintasunean bizi da herri dena (nahiz eta badauden tokian tokiko nobleak justiziaz arduratzeko eta ez dute lur finkorik magistratu batzuk esleitzen diotena besterik eta urtero aldatu egiten dira bertatik), magistratuak gerrarako bakarrik aukeratzen dituzte eta herrien ohorerik handiena ahalik eta ingurune handienean inor bizitzen ez ausartzea da …
Baina, zergatik egiten du testu hau? Zesarrek hau egitean etsaiarekiko duen informazioa adierazi nahi du. Horrez gain, Aditzera eman nahi du berak konkistatutako Galiarrez gain, urrutiago beste herri "barbaroago" bat dagoela eta bera hara arte iritsi dela. Bai Galiar barbaroak konkistatu eta Germaniarrak, zeintzuk urrutirago bizi direnak bisitatu dituela adieraziz. Honek ospe handia ematen dio Zesarri, zeren bere garaian Erroman oihartzun handiagoa izango zuen (Schadee, 2008: 164.) herri berri bat aurkitzea oso garrantzitsua baitzen. Gainera, urbetik gero eta urrutiago dauden herriak barbaroagoak dauden sinesmena zegoen Antzinatean. Aurreko ideia Herodotok zabaldu zuena da eta antzinatean horrela pentsatzen zuten. (Waltkins, 2014: 1.-9.) Baina hau dena kontuan izanda pentsa daiteke lider ideal baten itxura hartu nahi zuela ere. Goian esan bezala, Alexander Handia eta Pompeiorekin konparatu nahi zen. Hau eginez egero, Erroman prestigio handiago lortuko zuen eta ospe hori erabiliz berak behar zuen indar politikoa eskuratuko zuen. Erroman politikan norbait izan nahi bazenuen ezinbestekoa baitzen armadan zure lidergo dohainak erakustea. (Krebs, 2006:133)
Baina, ideia honekin jarraiki zergatik Zesarrek bi aldiz zeharkatzen du Rhin-a eta zeharkatu ostean ez du ezer konkistatzen? Gainera, zergatik eraisten du Rhin-a pasatzeko erabilitako zubia? Lider idealaren ideiari jarraiki ematen du hobeto litzatekeela eremu hori ere konkistatuko balu, baina Zesarrek ikusi zuen Germania konkistatzea oso arriskutsua zela. Hala ere, nahiz eta ez garaitu argi usten du jeneral handia izan zela. Hau diot, batzuetan erabakirik onena porrot bat jasan aurretik ihes egitea baita, hau da zuhurra izatea. Gainera, Alexander Handiarekin konparatzen da estepetako herri nomadak ez baitzituen garaitu (Krebs, 2006: 132) eta kasualitatez Germaniarrak ere nomada bezala aurkezten dizkigu Zesarrek.
Behin hau idatzita, azaldu behar da Germaniarren eta Galiarren artean egiten duen ezberdintzea ikaragarria dela. Baina, benetan hain al dira ezberdinak? Ez dugu zalantzan jarriko egon daitezkeela ezberdintasunak batzuetatik besteetara, baina Germaniarrak edo Galiarrak unitate bezala existitzen ahal ziren? Hau da, Galiar leinu bateko bateri galdetu ezkero, berak ziurrenik bere identitate unitatea bere tribura mugatuko luke. Beraz, hau egiten du batetik herri ezberdinak "asmatuz" eta horrela bere konkista Galiar herrira bakarrik mugatuta husten du. Gainera, honi indarra emateko Galiarrak eta Germaniarrak ezberdintzen ditu. Alde batetik Galiarrak barbarotzak dauzka, baina barbaro hauek konkistatuak izan daitezke; orden bat daukate, zibilizatuta daude eta hierarkia argian antolatuta daude. Germaniarrak aldiz ez, eta hori dela et ez dira konkistatu behar. Germaniarrek ez dute estrukturarik, beraien orografia oso ezberdina da, eta Galietako basoak baino askoz sakonagoak dira Germaniakoak eta horren guztiaren gainetik, nomadak dira. (Krebs, 2006: 112) Hala ere, pentsatzen da Zesarrek irudi hau ematearen atzean arrazoi ezberdinak daudela. Batetik, goian esan bezala nahikoa zuen lehendabizi Galia osoa kontrolatzearekin, bestetik Erroman germaniarren irudi gero eta gaiztoago edo primitiboagoa egon bere famarentzat egokia zen. Esanez ez dutela merezi konkistatzearen atzean bere erretirada ezkutatu daiteke. Nahiz eta zuhurra izan den adierazi, atzera egitearen arrazoi gehiago emanez bere posizio indartzen du.(Schadee,2008: 169) Bestalde, aurretik esan dugun modura Galiarrak eta Germaniar herriak ezberdintzen ditu. Baina aipatu den bezala talde sentimendua dutela esan dezakegu, ez aldiz hainbeste herri sentimendua. Honez gain, Zesarrentzat Germaniarrak Rhinetik haratago dauden herriak dira. Baina hau ez da guztiz egia, badaude eta hainbat tribu germaniar berak galiarra kontsideratzen dituen lurraldean.
Bukatzeko, esan behar da Zesarrek Germaniarrei buruz egiten duen etnografia lana nahiko aberatsa dela. Nik aztertutako testuan pertsonen ikuspegia aztertzen du, baina aurrerago nahiz eta gutxiago egin pasaia fisikoaren datu batzuk ematen ditu(Lopez,A., 2012: 221) Hori bai, honekin aurretik esandako helburuak dituelarik.


ONDORIOAK
Ateratako lehen ondorioa Zesarren fidagarritasunari buruzkoa da. Garbi eduki behar dugu dena ezin dela gezurra izan. Batetik, Erroman garai hartan jendea bizi zen eta gertakizunak ezin zituen asmatu. Hori bai, ez dago inongo duda izpirik gertakizunak bere interesen arabera kontatu zituelarik. Hau da, normala den bezala, ahal zuen heinean bere interesentzako hobekien zetorrena moldatu zuen(Krebs, 2006: 112) Zita honek ederki dioen bezalaxe:
"Rambaud orienta sus análisis de los Comentarios para demostrar que Cesar ha basado "la glorificación et lápologie" de su persona en una vision sutilmente deformada de los pueblos y de los personajes a los que se enfrenta , con el fin de que sus victorias sobre los enemigos de Roma ganen en relieve; de paso, dosifica igualmente una deformación de sus propios compañeros de armas, y, por supuesto, de su persona misma" ( López, 2012: 218)
Baina hau gutxi ez balitz gure pasarteari ere asko eragiten dio. Horrela jarraitzen du zitak "Pues bien, esa deformación afecta de modo especial a dos pueblos extranjeros objeto de sus campañas, los galos y los germanos" eta hau gutxi ez balitz honela bukatzen du Rambaudek: "la description des Germains est aussi tendancieuse que celle des Gaulois" (López, 2012:218) Hau dena kontuan izanda bere etnografia kontu handiz aztertzea ezin bestekoa dela eta filtro ugariz pasa behar dela ohartu behar gara. Hau guztia dela eta interpretazio ezberdin ugari egon daitezke.
Nahiz eta bere fidagarritasunean hainbat akats egon aipatu behar da bere hitzak oso erabilgarriak izan direla bai autore latinoentzat, zeinetan etnografiaren isla utzi baitzien (Schadee, 2008: 179) eta baita gaur egungo historialarientzat. Germaniarrei daukagun irudi idatzi bakunak autore hauei esker geratu baitira. Beste jakintza dena arkeologiaz bakarrik lor dezakegu. Beraz, dokumentu hauek kritikoki aztertu ondoren arkeologiarekin (kritikoki ikertua ere) uztartu ezkero, gaur egun Germaniar bezala ezagutzen ditugun tribuei buruz daukagun irudia sor dezakegu.
Bukatzeko, esan behar da etnografia lan honekin Zesarrek Germaniarren estereotipo bat sortzea lortu zuen, zein ia egundaino erabilia izan dena. Gainera, irudikapen hau oso erabili izan da Erroman publizitatea egiteko eta itxurakeri honek eragindako beldurra erabili izan dute Erromatarrek tribu germaniarren aurka gerra egiteko.( Schadee, 2008: 175.) Hala ere, azken ideia hau matizatu egin behar da. Zesarrek sortutako irudikapen honi antzinate berantiarrean gertatu ziren germaniar herrien "inbasioak" gertatzean ere aldatu egin zen. Bi gertakizun hauekin ateratako irudia geratu zaigu gaur egun.


BIBLIOGRAFIA
Kraus, S.(2009). "Bellum Gallicum". Griffin, M. (ed.), A companion to Julius Caesar.(157.-174. orr.) United Kingdom: Wiley-Blackwell-ean.

Krebs, B. (2006): "Imaginary Geography in Caesar´s Bellum Gallicum.", AJPh 111.-136.
Lopetegi, G. (1999). Galietako Gudua. Vitoria-Gasteiz. EHU: 11-13. orr.
Lopez,A., (2012). "Paisaje físico y paisaje humano de la Germania según César y Tácito." Oliveira, F., Teixeira, C., Barat, P.(ed.), Espaços e Paisagens.Antiguidade Clássica e Heranças Contemporanas.(215-222. orr.) Coimbra: Universidade de Coimbra.
Molina Marín, I. (2010) 11.Geografía etnográfica e histórica en los historiadores del Imperio Romano" Antigüedad y cristianismo, 27: 283-309.
Schadee, H. (2008). "Caesar´s construction of Northem Europe: Inquiry, contact and corruption in de Bello Gallico." CQ (New Series) 58,no.01:158.-180.
Waltkins, J.(2014) Human geography and the Etnographic Tradition in Caesar´s Bellum Gallicum. University of Georgia; Berreskuratuta:https://www.academia.edu/6072338/Human_Geography_and_the_Ethnographic_Tradition_in_Caesars_Bellum_Gallicum (2015/10/15)

6




Lihat lebih banyak...

Comentarios

Copyright © 2017 DATOSPDF Inc.