Erlaziozko izenak, izen-elkarketa, eta Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia

Share Embed


Descripción

Erlaziozko izenak, izen-elkarketa, eta Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitatea

Laburpena Osagarria lexikoan ase eta mendekotasunezko izen elkartuak —Eguzkilore moduko izen elkartuak— eratzen dituzten erlaziozko izenak landu ditugu. Zehatzago esan, mendekotasunezko izen-elkarketan erlaziozko izenok burua direnean hitz elkartuko beste osagaiarekin (ezkerreko osagaiarekin) gauzatzen duten egitura-harremana «osagarri-buru» edo «modifikatzaileburu» den. Hori erabaki ahal izateko hitz elkartuko osagaien arteko erlazio semantikoak ezinbestean hartu behar dira kontuan. Erakutsi dugu, alde horretatik, erlaziozko izen guztiak ez direla gisa berekoak. Euskaltzaindiak argitaratu berri duen hitz elkartuen gaineko azken lana (HE/2) —osatzen duten sailkapen, azalpen eta adibidetegia— baliabide aukerakoa da erlaziozko izena eta elkartu motak erkatzeko. Horren guztiaren atzean hitzen informazio semantikoa dagonez gero, hiztegiko informazioa (hiztunona, hiztegigileena) funtsezkoa da: Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia (1996) jo dugu begiz lan honetako makulu gisa. Adibideak bertatik hartu ditugu eta argibide ugari ere bai.

Eskerrik asko, Ibon! Gainerako lanak inondik ere gutxietsi gabe, Ibon Sarasolaren hiztegiak aipatu nahi ditut bereziki, eta multzo handi horretan, Sarasolaren hiztegi zaharrago batzuen (Euskal Hiztegi Arauemailea (Lehen prestaera) (1977-1979), Gaurko euskara idatziaren maiztasun hiztegia (1982), eta, batez ere, Hauta-lanerako Euskal Hiztegia (1984-1995) eta Orotariko Euskal Hiztegia (1987-) hiztegien) ondorio eta emaitzatzat har daitekeen 1996ko Euskal Hiztegia. Arrazoi asko eman daitezke hiztegi hau hautatzeko: Lexikografiaren arau eta moldeak euskal hiztegi batean erabiltzea, informazio lexikografikoa corpus batetik —corpus idatzi hautatu batetik— eskuratzea, euskararen estandarizazio bidean euskarri halabeharrezkoa izatea, euskal hiztegigintzarako eredugarri izatea, hiztegigilearen itzala dela medio «arau-emailetzat» ere jo zitekeen, jo daitekeen hiztegia izatea…

0 Omenaldi Sarasola.indd 555

27/1/15 08:28:52

556

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

Hori guztia onartuta, beste arrazoi pragmatikoago bat ere badago hiztegi hori berariaz aipatzeko: hiztegi hori paperean ez ezik euskarri digitalean, CD batean, pdf formatuan argitaratu zuten, 1996an. Kutxa Gizarte- eta Kultur Fundazioko sarreragileak zuzen dioen bezala, argitaratzeko modu honek eskura jarri zigun ordura arte izan ez genuen hiztegiak kontsultatzeko eta hiztegiei etekina ateratzeko modua. 1996ko Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia hiztegi-erabiltzaileontzat iraultza goitik beherakoa izan zen, eta baita hizkuntzalari eta irakasleontzat argibide eta heldulekua ere. Euskara estandarrean idatzitako hiztegi sarrera, kategoria, askotan hitzaren lehen agerraldi idatziaren data (parentesi artean), oharren bat ere bai, batzuetan. Grafikoki ongi berezita hiztegigilearen azalpen, definizio eta/edo sinonimoak euskaraz eta hiztegia egiteko hautatutako corpusetik hartutako adibideak. Aldizka, hiztegi-artikuluaren amaieran (hasieran ere bai, † ikurrak lagunduta), [parentesi luzeen artean], baita arbuiatzeko erabilera okerren bat ere, *izartxoak hasieran lagunduta eta ordezko zuzena e. laburduraren ondoren paratuta. Datuak eta metadatuak (zenbat datu!). Ongi egindako hiztegi batean guztia dela adierazgarria erakutsi digu Ibon Sarasola hiztegigileak. Hiztegi bat egiteko bide malkarrean, hiztegigileak urratsez urrats eta etengabe erakutsi behar du gramatikaren gaineko gogoeta sakonak eginak dituela. Hiztegia bera gramatika dela ere bai. Urrutirago gabe, gure ikasleek ederki ikasi behar (izan) dute hiztegi-sarrera osoko guzti-guztiari erreparatu behar zaiola: [*Gazteak eta politikari buruzko mahai ingurua Arrasate Telebistan e. gazteei eta politikari buruzko mahai ingurua Arrasate Telebistan]. Izartxoaren ondokoa ez dela zuzena (ISen juntadura okerra dela medio) eta e. laburduraren ondokoa dela euskal gramatikaren araberakoa. Eta abar [*luzea]. Lexikoko gai bat ez bide da desegokiena Ibon Sarasolari zor diogunaren esker onaren seinale izateko. Zurikeriarik gabe esan dezagun, hala ere, gure hau ez dela inondik ere zorraren kitagarria, aitortza baizik. Mila esker, Ibon. 0. Sarrera*1 Erlaziozko izenek mendekotasunezko izen-elkarketan duten jokamoldera hurbiltzeko saioa da hau, osatzeko eta hobetzeko saioa. Osagarria hauta dezaketen izen hauek aztertzea interesgarria dirudi, besteak beste, osagarria lexikoan ase dezaketen beste izen batzuekin konparatzeko; zehazki esan, aditzetik eratorritako ‘ekintza’ eta ‘egile’ izenekin. Ikusi nahi dugu erlaziozko izenok elkarketako buruak direnean zein harreman gauzatzen duten bere ezkerreko osagaiarekin; ‘osagarri-buru’

* Lan hau Eusko Jaurlaritzak onartu eta finantzatutako Deustuko Unibertsitateko Komunikazio ikertaldearen ikerrildoan kokatzekoa da (Komunikazioa-Eusko Jaurlaritza 8989).

0 Omenaldi Sarasola.indd 556

27/1/15 08:28:52

ERLAZIOZKO IZENAK, IZEN-ELKARKETA, ETA IBON SARASOLAREN EUSKAL HIZTEGIA

557

edo ‘modifikatzaile-buru’ harremana. Era berean, argitzen saiatuko gara ea erlaziozko izen mota guztiek gisa bereko egitura-harremana gauzatzen duten. Azterketa batik bat uztartuko dugu Euskaltzaindiak plazaratu berri duen (Azkarate & Perez 2014)1 HE/2ko mendekotasunezko izen elkartuen sailkapen eta azalpenarekin, lan horretan izen elkartuko osagaien arteko erlazio semantikoa zehaztuta dagoenez gero, bidea ematen duelako erlaziozko izenak hautatzen duen osagarriaren rol semantikoarekin lotu ahal izateko. Agerikoa da, hortaz, hiztegitik (hiztunon eta hiztegigile diren hiztunon hiztegi(eta)tik) eskura daitekeena informazio semantikoa ezinbestekoa dela hemen. Lanean erabiliko ditugun adibideak, kontrakorik adierazi ezean, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegitik [SEH] hartuko ditugu. 1. Osagarria lexikoan ere hauta dezaketen2 izenak Osagarria hautatzen duten izenen artean Artiagotiak (SEG) («sailkapen didaktiko eta formal batean») bi izen mota nagusi bereizten ditu: oinarriaren egitura berentzen duten aditzetatik eratorritako izenak (‘’egile’, ‘ekintza’ edo ‘gertaera’, eta ‘emaitza’ izenak, Artiagoitia 2000; Azkarate 2008) eta erlaziozko izenak. Geroago ere aipatuko dugun Meyersek (2007), berriz, erlaziozko izenen artean kokatzen ditu baita aditzetik eratorritako ‘egile’ edo ‘agente’ izenak ere. AnCora-Nom espainolezko eta katalanezko «izen argumentudunen» corpusean Peris-ek (2012) hirugarren izen mota bat ere jasotzen du, interpretatzeko osagarria behar duelako, hitz predikatiboren batekin (aditz edo adjektiboren batekin) erlazio morfologiko edo semantikoa duelako (Peris & Rodriguez 2009; Peris 2012): izenondoaren «karga predikatiboa» berentzen duten izenondoetatik eratorritako izenak (estupidez, sutileza, grosería, lentitud…). Izenon osagarriok zein kategoriatakoak diren zehaztean (Meyers 2007; Peris 2012; Artiagoitia SEG) batik bat kategoria sintagmatikoen berri ematen da. Euskaraz, baina, izenok —HE/2ko adibideen arabera, izenotako gehienok behintzat— osagarria lexikoan ere ase dezakete.

1 Argitaratu berri den (2014) Euskaltzaindiaren hitz elkartuen gaineko Hitz-elkarketa/2 Miren Azkaratek eta Elixabete Perezek landu, antolatu eta editatu dute, LEF Batzordea zenaren langaitik abiatuta. Artikulu honetan HE/2 laburdura erabiliko dugu lan hori izendatzeko, hitz elkartuen gaineko saileko gainerako liburuez (HE/1, HE/3…) aritzeko bezala. 2 Terminologia ez da erabat gardena ez aho batez onartua. Osagarria hautatu ahal izatea (ezinbestekoa ez izatea) argumentutzat ez hartzeko, adjunktutzat hartzeko argudiotzat hartuko lukeenik bada (ik. Aldezabal et al 2003). Guk ez ditugu bereiziko.

0 Omenaldi Sarasola.indd 557

27/1/15 08:28:52

558

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

Euskal bibliografian batez ere hitz elkartu sintetikoekin lotu izan da elkartuko osagaietako batek, eskuineko osagaiak (mugakizunak, buruak),3 osagarria lexikoan asetzea. Ulertzekoa da, osagai hori aditzetik eratorritako ‘egile’, ‘gertaera-’ (edo ‘ekintza-’) eta ‘emaitza-izena’ (edo adjektiboa) izaki, aditzaren osagarri-hautapena berentzen du eta (Azkarate 1995, 2002; Gràcia et al 2000; HE/3). Ez da baztertzekoa, baina, Euskaltzaindiak (1991) bere deskripzioan (HE/3), aditzetiko izen elkartu «osatuen» eta «errokarien» ondoan izen elkartu sintetiko «soilak» ere kontuan hartzea.4 Elkartu «soilen» burua ez da aditzetik eratorria, morfologikoki bakuna da, eta ‘egilea’ edo ‘ekintza’ adierazten du. Esate baterako, ‘egile’ elkarketa motan lapur izena aipatzen dute,5 eta, ildo beretik, ‘ekintza’ elkarteetako burutzat dauzkate garraio, jorra, jario izenak. SEHko definizio-parafrasiek garbi ispilatzen dituzte adierok: ‘egile’ («t(z)en duena») (1a) eta ‘gertaera-, ekintza-’ eta ‘emaitza’ («-t(z)ea») (1b-d): (1) a. b. c. d.

lapur. iz. (1596). Lapurtzen duen pertsona. garraio. iz. (1643). Garraiatzea. 2 jario. iz. (1745). 1. Jariatzea, zerbaiti darion zera. jorra. iz. (*1745, 1761). Alor edo elgeak jorratzea. Ik. jorraketa; jorraldi.

Perisek (2012: 3) ere AnCora-Nom lexikoan —Meyersek (2007) PropBank eta NomBank proiektuetan ingeleserako egin bezala— aditz-izentzat (deverbal) dauzka aditzen batekin nolabaiteko lotura morfologiko edo semantikoa duten izen batzuk (cousin izenak), nahiz aditzetik eratorriak ez izan: izenok aditz eratorrien oinarriak izan daitezke (revolución → revolucionar), semantika hutsez lotuta egon daitezke aditzen batekin (ganar aditzaren cousin izena victoria da, tener_éxito «verbo soporte» delakoarena éxito da…), izenok ‘gertaera’ edo/eta ‘emaitza’ adieraz dezakete, «argumentutzat jo daitezkeen osagarriak» izan ditzakete, egitura lexikalizatuetako osagaiak izan daitezke… Alde horretatik begiratua, hortaz, Euskaltzaindiaren (1991) HE/3ko ikuspegia eta Meyers eta Perisen hau bat datoz: lapur, garraio, jario, jorra aditz-

3 Xehetasunetan sartu gabe erabiliko ditugu bi terminoak horrela, nahiz, mugakizun terminoa batik bat ezaugarri semantikoekin (HE/1, eta batez ere HE/4: § I.4.) eta buru terminoa (HE/4: § 2) (sintaxiko irizpide parametrikoak hitz-elkarketara egokituta) eginkizun sintaktikoekin lotzekoak diren. 4 Ematen duten arrazoia da, Marchanden (1960) irizpideei jarraituz, guztietan gauzatzen dela «osagarri zuzena + aditz (erro)-aren nominalizazioa» (H-E/3: 32). 5 Eta jabe eta maite ere bai, nahiz baztertzen dituzten sail honetatik. Zuzen baztertuta, guk uste, ez baitirudi ‘egile’ izenak direnik. jabe. iz. (XV h.). 1 Adierazten den berea duen pertsona […] 2. Adierazten dena mendean duena. maite. izond. (1545). 1. Maitatua dena. […] 2. (Izen gisa). Lizardik bere maitearekin amets bideetan barna egin zuen bidaldia. [SEH]

0 Omenaldi Sarasola.indd 558

27/1/15 08:28:52

ERLAZIOZKO IZENAK, IZEN-ELKARKETA, ETA IBON SARASOLAREN EUSKAL HIZTEGIA

559

izen cousin lirateke eta «justifikatua» legoke elkartu sintetikoetako buruak izatea (sintetikoa izatea zer den nola ulertzen den),6 osaera morfologikoa alde batera utzita, eratorriek bezalako jokamoldea baitute hitz elkarketan. 2. Erlaziozko izenak 2.1. Definizioa Erlaziozko izenak «transitiboak», «bi edo argumentu gehiagoko predikatuak», «semantikoki asegabeak izan eta gutxienez beste norbaitekin edo zerbaitekin harremana duen zerbait edo norbait izendatzen dutenak» (Adelstein 2006) badira, zehaztu beharko litzateke zer irizpidetan oinarritua erabaki daitekeen zein den izen horren ezinbesteko osagaia —argumentua edo osagarria—. Beste era batera esanda, argumentuak (osagarriak) eta adjunktuak (modifikatzaileak) bereiztean datza kontua. Hizkuntzaren Prozesamenduko [HP] ikerketetan ere aditzak etiketatzean, aditzen argumentu-egitura (balentzia) eta lexikoia zehaztu behar izatean, auzi honekintxe egiten dute topo: nola bereizi aditzen azpikategorizazioan markatu beharreko argumentuak, eta modu berean markatu behar ez diren adjunktuak. Euskararen azterketan, zehazki, zenbait egilek (Aldezabalek et al 2003) erakutsi dute ingeleserako ezarritako irizpideetako batzuk (Pollard & Sag 1987; Grishman et al 1994; Verspoor 1997…) euskararako ez direla baliagarriak7 eta, azkenean, batik bat maiztasunari begiratu diote. Erlaziozko izenetara ekarrita, berriz, gure ustea da eskakizun semantikologikoan oinarrituta jotzen direla batez ere izenok erlaziozkotzat: esanahia zehazteko beste «zerbaitekin/norbaitekin» lotu behar dira, «buruak semantikoki eskatzen duen hizkuntza-adierazpenarekin» (Eguren & Fernandez 2006: 53). Inplikazioaren testa erabakigarria bide da. 6 Euskaltzaindiak ere aitortzen du elkarketa mota hau definitzeko adostasun erabatekorik ez dagoela (HE/3). Azkaratek ere (2002) ispilatu ditu ikertzaileen iritzi-desadostasunak. Ildo horretan bat aipatuko dugu: funtsezko ezaugarria bada ezkerreko osagaia eskuineko oinarrizko aditzaren osagarri zuzena izatea, aditz eratorgaiaren mota erabakigarria da. Orduan, oinarrian aditz ezakusatiboak hautatzen dituen -era ‘emaitza’ izenez osatuak (Azkarate 2008) ere sintetikotzat hartu behar dira? Hala hartzen ditu Euskaltzaindiak (H-E/3: 53), zehaztuta arestikoak ez bezalako harremana gauzatzen dela osagaien artean: «‘subjektu-aditz-ekintza’ (sorgin-bilera, nobizio-sarrera...)». 7 Bostok aipatzen dituzte: 1. Obligatoriness condition. When a verb demands obligatorily the appearance of an element, this element is an argument. […] 2. Frequency. Arguments of a verb occur more frequently with that verb than with the other verbs.[…] 3. Iterability. Several instances of the same adjunct can appear together with a verb, while several instances of an argument cannot appear with a verb. […] 4. Relative order. Arguments tend to appear closer to the verb than adjuncts. {…] 5. Implicational test. Arguments are semantically implied, even when they are optional. (Aldezabal et al 2003: 79). Bistan da lehena erlaziozko izenenetan, berez, ez dela betetzen, eta hirugarren eta laugarrena euskarari ez zaizkiola atxikitzen.

0 Omenaldi Sarasola.indd 559

27/1/15 08:28:52

560

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

(2) a. Miliak Errodrigoren neke eta lanen kezka gehitxo duela b. Aita hil zitzaigunetik alarguntza bakarrean, nirekiko kezkak biziagotu zitzaizkion. c. Kontzientziako kezkak amatatzea Zerk/nork eragiten duen kezka adierazten dute letra etzanean markatutako sintagmek (2 a, b). Horixe da kezka erlaziozko izenaren osagarritzat jo daitekeena. Haatik, ez dirudi kezka non sentitzen den (kontzientziako) (2c) ezinbestekoa denik kezka-ren erlaziozko izaera ulertzeko.8 Gure ulertzeko moduaren arabera, (2a) eta (2b) adibideetan argumentua, eta (2c) adibidean adjunktua daude adierazita. 2.2. Erlaziozko izen motak Gure aztergaia kokatzeko baliagarriak gertatzen zaizkigula eta, elkarren osagarriak diren hiru sailkapen izango ditugu batez ere kontuan. Artiagoitiak, «lehen hurbilketa batean», bost erlaziozko izen arrunt mota bereizten ditu SEGn. Aurrera dezagun ez dituela lan horretan aipatzen HE/2ko (Azkarate & Perez 2014) hitz elkartuetako buruak diren erlaziozko izen guztiak. 1. izen abstraktuak: arazo, ardura, asmo, aukera, antz, baldintza, behar, berri, defentsa, eite, erruki, eztabaida, hipotesi, ideia, itxura, kontu, kritika, kezka, lege, maitasun/gorroto, nahi, premia, susmo, teoria, uste 2. irudi izenak: argazki, erretratu, irudi, poema 3. erlaziozkoak diren beste izen konkretu batzuk: arerio, etsai, jabe, lagun, nagusi, zale 4. senidetasun izenak (Anderson 1983): ama, aita, alaba, seme, izeko eta abar 5. kokapen izenak (de Rijk-en (1990) laneko location nouns): aitzin/gibel, aurre/atze, azpi/gain, albo, alde, aldamen, ezker/eskuin, inguru, ondo, oste eta antzekoak. (Artiagoitia SEG). Meyersek (2007), Hizkuntzaren Prozesamenduaren ikerrildoan, arrunt sailkapen xehea egina du ingeleserako, PropBank, NomBank corpusetan etiketak eratzeko. (Gure aztergaiko) ‘talde’ eta ‘mota’ izenak ere kontuan hartzen ditu. 16 erlazio mota nagusi bereizten ditu. 8 Esan dezagun, bidenabar, argumentua (edo osagarria) zein osagai den finkatzeko maiztasun hutsean oinarrituz gero, eta corpusaren arabera —demagun hemen SEHren arabera— arriskua dagoela ondorioztatzeko, esate baterako, ‘lokatiboa’ dela kezka izenak ezarritakoa, adibide askotxotan erlazio hori adierazten da eta. IHPk (batez ere euskararen prozesamenduak) kontuan hartu beharko lukeela.

0 Omenaldi Sarasola.indd 560

27/1/15 08:28:52

ERLAZIOZKO IZENAK, IZEN-ELKARKETA, ETA IBON SARASOLAREN EUSKAL HIZTEGIA

RELATIONAL (ACTREL): the vice president of North America operations REL = president, ARG0 = president, ARG2 = of North America operations, ARG3 = vice RELATIONAL (DEFREL): Mr. Engelken’s sister REL = sister, ARG0 = sister, ARG1 = Mr. Engelken’s JOB: the new Treasury post of inspector general REL = post, ARG0 = of inspector general, ARG2 = Treasury HALLMARK: the cornerstone of Phillips’ chemicals operations REL = cornerstone, ARG0 = cornerstone, ARG1 = Phillips’ chemicals operations PARTITIVE: dozens of attorneys who received letters REL = dozens, ARG1 = of attorneys who received letters PARTITIVE/PIECE: the back of your hand REL = back, ARG1 = of your hand PARTITIVE/MERONYM: the president’s head REL = head, ARG1 = the president SHARE: each company’s share of liability REL = share, ARG0 = each company’s, ARG1 = liability GROUP: an army of judicial activists REL = army, ARG1 = of judicial activists ENVIRONMENT: a period of industry consolidation REL = period, ARG1 = of industry consolidation

561

ABILITY: the absolute right of everyone to disseminate materials REL = right, ARG0 = of everyone, ARG1 = to disseminate materials, ARGM-MNR = absolute WORK-OF-ART: Congress’s idea of reform REL = idea, ARG0 = Congress’s, ARG1 = of reform VERSION: the House version of the de_citcutting bill REL = version, ARG0 = House, ARG1 = of the de_cit-cutting bill TYPE: his unique brand of Christianity REL = brand, ARG1 = of Christianity ATTRIBUTE: the breadth of inquiries REL = breadth, ARG1 = of inquiries, ARG2REF = breadth ISSUE: the subject of U.S. direct investment in Japan REL = subject, ARG1 = of U.S. direct investment in Japan FIELD: the rapidly growing field of bio-analytical instrumentation REL = field, ARG1 = of bio-analytical instrumentation REL = subject, ARG1 = of U.S. direct investment in Japan CRISS-CROSS: the victim of an assassination REL = victim, ARG1 = of an assassination EVENT: the drought of 1988 REL = drought, ARGM-TMP = of 1988

1., 2. eta 3. irudiak moldatuta (Meyers 2007: 36, 37, 38).

Adelsteinek (2006 2011) hainbat ikertzaileren lanetan oinarrituta (De Bruin & Scha 1988; Pustejovsky 1995; Pustejovsky & Anick 1988; Partee & Borschev 1999) gaztelania eta katalanerako erlaziozko izen motok bereizten ditu (2006): familia adierazten dutenak, gorputz-atalak, mugak (esquina, superficie…) eta zati-harremanak (porción, trozo, rebanada, capítulo…). Geroago (2011), arestikoei eransten dizkie nominalizazioak, erlazio meronimikoak (arestiko gorputz-atalen ondoan, rama, techo…), gizarte mailako harremanak (maestro), lekuzkoak (vecino…), eta izen «funtzionalak» (ve-

0 Omenaldi Sarasola.indd 561

27/1/15 08:28:52

562

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

locidad, distancia…). Era berean, leku-denborazko aurrizkiak (ante-, pre-, post-, entre-, sobre-, sub-, -ex, contra-) eta komitatiboak (con-/co-) ere aztertzen ditu, gaztelaniaz erlaziozko hiru izen mota nagusiak (de rol, locativos y meronímicos) zehazten dituztelako. 3. Erlaziozko izenak mendekotasunezko izen-elkarketan 3.1. Erlaziozko izenak elkartuko buru Erlaziozko izenon osagarria kategoria sintaktikoetan (perpausetan, sintagmetan) adieraz daiteke (2a-b) eta, hizkuntzaren arabera, lexikoan ere bai. Euskaraz erlaziozko izenok lexikoan osagarria nola hautatzen duten ikusteko HE/2 (Azkarate & Perez 2014), mendekotasunezko izen elkartuen sailkapena, lagungarria gerta daiteke. Izan ere, lagun dezake erakusten loturarik badagoen eta, baiezkoan, zer lotura mota dagokeen erlaziozko izenen osagarri -hautuaren eta mendekotasunezko izen elkartu moten artean. Era berean, zein egitura-harreman gauzatzen den erlaziozko izen elkartuko buruaren eta beste osagaiaren artean aztertzeko ere baliagarria izan daiteke. HE/2ko sailkapenean mendekotasunezko izen elkartu arruntak (Behiesne modukoak) eta elkartu «bereziak» bereizten dituzte. Mugakizunagatik dira bereziak elkartu gehienak; gutxiago mugatzailea dela medio (leku-denborazko kokapen izena mugatzailea duten Aitzinsolas modukoak besterik ez dituzte bereizten). Berezitzat jotzeko arrazoi nagusia bide da izen horiek (‘multzoa’, ‘zatia’, ‘modua’… adierako izenok) maiz izan ohi direla hitz elkartuko mugakizunak (mugatzaileak, Aitzinsolas motan). Interesgarriagoa da, baina, maiztasuna zerk bultzatua den edo zerekin lotuta egon daitekeen ikustea. Andregai9 motako mugakizun batzuen, Hitzaurre moduko beste batzuen (eta zale predikatuaren) azterketan erakutsi bezala (Pérez Gaztelu 2004), berezitzat jotzeko arrazoia zor zaio izenok osagarria hautatu ahal izan eta hautua lexikoan maiz asetzeari. Apenas erabiltzen duten HE/2n erlaziozko izen terminoa. Bitan erabiltzen dute: Artiagoitiaren sailkapenarekin lotuta, elkartu arruntetako premia eta ardura mugakizun-buruak aztertzean (HE/2: I.5.4.1. 27. oin-oharra) eta, batez ere, mugakizun bereziko «Konparazio- eta irizpen elkarteak» aztergai dituztenean (HE/2: § II.5.1.). Baina terminoa ez erabiliagatik, ematen du funtsean horixe dela elkartuak «berezitzat» jotzeko arrazoi nagusia: multzoa, zatia, modua, irudia… erlaziozko izenak direla (ekarri ditugun Adelsteinen (2006 2011) eta Meyersen (2007) sailkapenak har daitezke ikuspegi horren euska-

9 1987ko sailkapenean (HE/1) ez da «erdi-atzizki» deizioa erabiltzen. Osagai «bereziak» ere ez datoz guztiz bat HE/1eko eta HE/4 (1992) eta HE/2ko (2014) sailkapenetan.

0 Omenaldi Sarasola.indd 562

27/1/15 08:28:52

ERLAZIOZKO IZENAK, IZEN-ELKARKETA, ETA IBON SARASOLAREN EUSKAL HIZTEGIA

563

rri) eta hauta dezaketen osagarria lexikoan ase dezaketela, eta mendekotasunezko izen elkartua eratu. Guztiarekin ere, horrek ez du esan nahi erlaziozko izen guztiei banan-banan elkartuen sailkapenean atal berezi bana eskaini zaienik. Arestiko erlaziozko izenen sailkapenetako izen motekin erkatu besterik ez dago horretaz ohartzeko. Ez dago, demagun, ekarri ditugun erlaziozko izenen hiru sailkapenetan aipatzen duten «senidetasun» motarik HE/2ko elkartu motetan, ez «gizarte mailako» edo «lanpostu» motarik, eta abar. Areago, HE/2ko adibidetegian10 ez dago ama, aita, amona, aitona, izeba, izeko, osaba… ahaidetasuna adierazten duen izen mugakizun (edo burua) duen elkartuaren alerik.11 Badirudi, beraz, erlaziozko izenen artean denek ez dutela aukera bera mendekotasunezko izen elkartuko buruak izateko. Ildo beretik, HE/2n zehazten dute elkartu berezietan —hobeto esan, mugakizun berezia duten elkartuetan— osagaien arteko egitura-harremana ez dela elkartu arruntena bezalakoa: mugakizun bereziko elkartuen ataleko sarreran (HE/2: § II.1.) diote «ia» elkartu berezi guztiek12 «osagarri-buru» egitura-harremana dutela, sintaxian gertatzen den bezala, eta elkartu arruntek, berriz, «modifikatzaile-buru» modukoa. Horri helduko diogu orain. 3.2. Egitura-harremanak eta erlazio semantikoak Horrelako egokitasuna al dago HE/2ko sailen (arruntak/bereziak) eta egitura-harremanaren artean? Badirudi mota batzuetan behintzat maiz hala betetzen dela. Esate baterako, mugatzaile berezia duten Aitzinsolas modukoek «modifikatzaile-buru» harremana gauzatzen dute beti (Odriozola 2004). Mugakizun berezia duen Hitzaurre motan ere beti «osagarri-buru» harremana gauzatzen da. Batean eta bestean kokapena, lekua eta/edo denbora adierazten duen izena (deiktikoa ere deitua (Euskaltzaindiaren 1992 HE/4)) da elkartuko osagaia, baina izen hori burua bada, erreferentzia zehaztu beharra dauka bere osagarriaren bitartez; izen-elkarketan ezkerreko osagaiaren bitartez. Eta

10 Bestelako hitz elkartuetan bai. Esate baterako, dvandvetan (HE/1: XIV.1.1.) eta atributu modukoetan (HE/3: IX). 11 Alaba burua duten bi adibide daude (jauregi-alaba eta errege-alaba —biak Orixerenak—). Seme burua duten askotxo (alargun-seme, laborari-seme, mikelete-seme…); ia denak ‘jabegoa’ erlazio semantikoan sailkatuta daude. Anaia burua duten bi hitz elkartu daude (itsas anaia eta erdal anaia). Gure ustez, bietan ezkerreko osagaia modifikatzailea da, ez osagarria. Ahizpa, neba, arreba burua duen izen elkarturik ez dugu bat ere ikusi. 12 Berezien artean kokatutako sumpsumtiboak bestelakoak dira egituraren ikuspegitik: ez arrunten «modifikatzaile-buru» ez berezien «osagarri-buru» harremana gauzatzen da osagaien artean. Mendekotasunezko elkartutzat jotzeko oztopoak ere ikusten dituzte ikertzaileek (HE/2: § II.6.4).

0 Omenaldi Sarasola.indd 563

27/1/15 08:28:52

564

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

mugatzailea bada kokapen-izena, berriz, beste izen buruaren modifikatzailea izan ohi da. Osagaien arteko egitura-harremana zehaztea guztiz lotuta bide dago osagaien arteko erlazio semantikoekin. Aditzen balentzia eta rol-tematikoen ezarpenarekin konparatzea badago, ikusi beharko litzateke erlaziozko izenok bere osagarriari zein θ-rol, zein erlazio semantiko ezartzen edo eskatzen dioten; nolabait esan, elkartu sintetikoetan buru ez den ezkerreko izen osagaiak, oro har,13 gaia rola duela esaten den moduan (Azkarate 2002), ikusi beharko litzateke ea halakorik zehazterik badagoen erlaziozko izenez. HE/2n mugakizun berezikotzat jotzen diren Multzo- eta Zati-elkarteek, oro har, «osagarri-buru» harremanaren arabera ulertzekoak dirudite. HE/2ko adibide gehienetan horixe ispilatzen da: zerk osatzen duen multzoa, zeren zatia den dena delakoa adierazten du erlaziozko izenaren argumentu edo osagarritzat jo daitekeen ezkerreko osagaiak.14 Ez beti-beti, ordea. Konparazio batera, txango-talde multzo-elkarteko txango gertaera-izen mugatzaileak bultzatuta, ‘helburua’ erlazio semantikoaren arabera interpretatuko genuke seguru aski («txangoak egiteko taldea (eta ez bestetarakoa)»). Eta halaxe dago sailkatua HE/2ko adibidetegian. Ez dirudi, baina, oro har, multzo-izenen argumentu edo osagarritzat jo beharko genukeenik ‘helburua’; bai, ordea, taldea zerk osatua den, zeren taldea den (3). SEHko adibide honek erakusten duen bezala, jabetza genitibo sintagmaren bitartez adierazia du taldek osagarria. (3) orkestra. iz. (1962; orkesta 1920). [nart.]. Hainbat instrumentu mota jotzen dituzten musika-jotzaileen taldea. «Konparazio- eta irizpen elkarteetako» mugakizunak (H-E/2: § II.5.2.6.) eta Artiagoitiaren SEGko sailkapena ez datoz guztiz bat. Aire, antz, aurpegi, fama, haize, hots, irudi, itxura, kolore, kutsu, planta, tankera, usain... izenak mugakizunak dituzten elkartuak, esan bezala, Konparazio- eta irizpen-elkarteetan sailkatzen dituzte, konparazioan oinarrituta —Artiagoitiak (SEG) antz eta itxura ez ditu irudi izenen artean sailkatzen, izen abstraktuen sailean baizik, arazo, ardura, asmo, ideia, kritika… izenekin batean—. Era berean, HE/2n metaforarekin lotzen dute erkaketa: izen elkartuaren eta bere erreferentziaren artean, edo elkartuko bi osagaien artean egon daitekeen metaforarekin. Orain aipu hutsean utziko dugu gaia. Usain, irudi… metaforikoak ez diren izenak mugakizun dituzten izen elkartuak, berriz —Artiagoitiaren argazki, erretratu, poema «irudi izenez» 13 Beste interpretazioren bat ere (lekua, denbora) litekeena da burua -le, -tzaile atzizkidun izen eratorria burua duen ‘egile’ elkartu sintetikoetan. (Azkarate 1995: 48). 14 Mugakizun bereziko sailetan (Multzo-, Zati-, Mota-… elkarteetan) ez dute azterketa xeheagoa egiten, ez egitura-harremanaren ikuspegitik, ez erlazio semantikoaren ikuspegitik. Mugakizun bereko adibide guztiak sail berean daude.

0 Omenaldi Sarasola.indd 564

27/1/15 08:28:52

ERLAZIOZKO IZENAK, IZEN-ELKARKETA, ETA IBON SARASOLAREN EUSKAL HIZTEGIA

565

osatuok (picture nouns, nombres de representación (Picallo 1999), direlakoen ildokook)—, Behi-esne mendekotasunezko izen elkartu «arruntetan», hainbat erlazio semantikotan15 sailkatzen dituzte. Hala ere, aipatu behar da irudi izena bi sailetan sailkatzen dutela: arestiko Konparazio-elkartean eta mendekotasunezko elkartu arrunten artean. Onartzen badugu buru den irudi izenak adierazten duen dena delako irudiaren egilea, irudikatutako gauza, edo irudiaren jabea irudi izenaren argumentuak izan daitezkeela (Picallo 1999), ondoriozta dezakegu HE/2ko adibidetegiko ‘jabegoa’ (4a) eta ‘edukia’ (4b) erlazio semantikoak izan daitezkeela irudi hitzaren osagarri edo argumentuaren adierazleak. Ez dirudi, baina, demagun, ‘helburua’ (4c), ‘ondorioa, emaitza’ (4d) eta ‘garaia’ (4e) elkartuko osagaien arteko erlazio semantikoetan ispilatzen dena hala denik. Mugatzaileek adjunktua (edo modifikatzailea) adierazten dutela esango genuke. (4) a. ‘jabegoa’ (H-E/2: § I.5.2): gorputz-irudi. «Dena den, gorputzirudia eman nahi izan ez digunak, gogo-barrena behinik behin ez digu hartaraino izkutatu». EJ00:180 b. ‘edukia. Zer-non’ (H-E/2: § I.5.4.2): amodio-poema. «erlijiozko poemei amorio poemak jarraitzen zaizkie». HE36:10 c. ‘helburua’ (H-E/2: § I.5.10): barre-irudi. «berriez, lan benez ta arin-alaiez — parrirudiak aztu-gabe». HE17:66; irri-poema «azalpen bat, irri-poema bat». HE28:68 d. ‘ondorioa, emaitza’ (H-E/2: § I.5.5): barre-erretratu. «Dies irae doinuan etxeko guztiei egin farre-erretratoan Gamizi berari dagokion ahapaldia: ibilkera zalapartaria». EJ00:179 e. ‘garaia’ (H-E/2: § I.5.8): komunio-erretratu. «Etzen asko eskatzea-eta, poz ori ez ukatzeagatik, egun bat aurreratu zuten komunio-erretratoa Irun’en ateratzea». EJ03:61 Alegia, berriz ere, horrek erakusten du erlaziozko izen buruen ezkerreko osagaia ez dela beti bere argumentu edo osagarria. Oilo-lapur eta basa lapur, beste era bateko elkartuetan gertatzen den bezala, mugakizun bera izanik ere (lapur), ez dago egitura-harreman bera bi elkartuetan: oilo bada lapur izen ‘egilearen’ osagarria (eta horrexegatik sailkatu zuten elkartu sintetikoetan (HE/3)), baina basa ez da hala; lapur izenaren esanahiak ez du ezinbesteko inplikazioa noiz «zertzen» duen lapurrak bere egitekoa. Horregatik, antza, basa lapur, baso-lapur, herri-lapur, itsas lapur, mendi lapur… ez zituzten HE/3n sintetikoen artean sailkatu. HE/2ko adibidetegian daude jasoak aipatu berriak (basa, baso, herri… mugatzaileak dituztenak), elkartu arrunten artean, ‘lekua’ erlazio semantikoan.

15

0 Omenaldi Sarasola.indd 565

argazki mugakizuna duen izen elkarturik ez dago adibidetegian.

27/1/15 08:28:53

566

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

Eta, kontrara, Behi-esne elkartu arruntetan kokatutako eta osagaien arteko erlazio semantikoaren arabera sailkatutako izen elkartuen artean badago «osagarri-buru» egitura-harremana, hainbat erlazio semantikotan banatuta: gorputz-irudi (‘jabegoa’), amodio-poema (‘edukia’), irudi izenak buru dituztenak, kasurako. Adelstein (2006, 2011) eta Meyersen (2007) ‘osoa-zatia’ harremanean bildutako adibideek: lizar-adar, astelehen-goiz… ere «osagarri-buru» harremana gauzatzen dute; Meyersen (2007) field erlaziozko izena mugakizuna duten eta ‘edukia’ erlazio semantikoan sailkatuta dauden: artoalor, emazteki-alor, ortografi alor… ere halako harremanekoak dirudite. 4. Erlaziozko izen abstraktuak HE/2ko sailkapenean Erlaziozko izen batzuk mendekotasunezko izen elkartuetako mugakizunak maiz izaten dira eta beste batzuek, corpus horretan behintzat, lekukorik ez dute. Egungo euskal prosaren esparru askotan (demagun, egunkari-aldizkarietan, testu akademikoetan…) lexiko abstraktuak duen erabilerak bultzatuta, nahi genioke berariaz erreparatu (azaletik bada ere) erlaziozko izen abstraktuek mendekotasunezko izen-elkarketan duten jokamoldeari. Orain arte bezala, batik bat HE/2ko adibidetegia (dituen mugak dituela)16 izango dugu aztergai, baina ezin zaio bizkar eman Euskaltzaindiak «Asmo elkarteetan» (HE/3) sailkatu zituela gura, nahi, gale, behar, gose, egarri, min, uste, beldur, gogo, larri, asmo erlaziozko izen abstraktuak mugakizun dituzten izen elkartuak. HE/3ko sailkapenean, baina, mugakizunaren ezaugarri semantikoei lehentasuna eman zitzaien eta horren arabera multzokatu zituzten izen elkartuak. Ezkerreko osagaiaren kategoria bigarren mailako irizpidetzat hartu zuten; alegia, mugatzailea aditza izan (adibide gehienak hala dira) nahiz beste kategoriaren bat izan (izena batez ere), sail berean bildu zituzten hitz elkartuak. Hemen guztiak hartuko ditugu kontuan, HE/2koak eta HE/3koak. HE/2ko 11.000 erregistro edo testu-hitzeko adibidetegian, oro har, oso adibide gutxik dute erlaziozko izen abstrakturen bat burua dela. Erakusgarri hartzen baditugu Artiagoitiak sail honetan aipatzen dituen izen abstraktuak,17 ikusten dugu aukera, baldintza, berri, eite, hipotesi, gorroto, nahi, susmo, uste izena burua duen izen elkarturik ez dagoela hemen bat ere. Egia da HE/3n sailkatuak daudela nahi eta uste mugakizunak, baina hor ere ustek ez du adibiderik mugatzailea izena duenik. Nahik bai (batasun, borroka, lo, 16 Zer lehengai, zer testu mota aukeratzen den corpusa eratzeko, ondorio aski desberdinetara irits gaitezke, baina uste dugu baliagarria gerta daitekeela gure helburuetarako. Nolanahi dela ere, beste corpus «bestelako» batzuetara ere zabaltzea komeniko litzateke. Esate baterako, ZIO prosa zientifikoko bildumako corpusean (http://www.ehu.es/ehg/zio/) adibide bakarra ikusi dugu arreta izen elkartuko burua duena (guraso-arreta). 17 Antz, itxura, kontu alde batera utzita, beste sail batzuetan kokatu eta aztertuak daude eta.

0 Omenaldi Sarasola.indd 566

27/1/15 08:28:53

ERLAZIOZKO IZENAK, IZEN-ELKARKETA, ETA IBON SARASOLAREN EUSKAL HIZTEGIA

567

zorion), baina batez ere aditza du ezkerreko osagaia. ‘zertakoa’, ‘helburua’ erlazio semantikoa gauzatzen dela diote (HE/3: 106). Ardura, behar, erruki, kritika, premia mugakizuna duen hitz elkartu bana dago HE/2n (oro-ardura, giza behar, olerki-kritika, langile-premia…). HE/3n behar mugakizunak batik bat aditza du mugatzailea (premia ez dago jasoa). Izenak dituen hitz elkartuen adibide apurretan izen hauek dira mugatzaileak: diru, herio, Jainko, katu, laguntza. Aipatzekoa da 1991ko lan horretan (HE/3: 114) erlazio (semantiko)a zehaztean nolabait aditzera ematen dutela erlaziozko izena dela: «Bigarrena, ‘zerena’ erlazio bezala defini dezakegu, mugatzailea izena denean aurkituko duguna: diru beharra hitz elkartuak eta diruaren beharra izen sintagmak esanahi bera dute». Asmo, eztabaida, ideia, kezka buruak bina hitz elkartutan (gainera, autore berarenak dira batzuetan) dituzte adibideak HE/2n. HE/3n, asmo mugakizuna izena mugatzailea duela bi izen elkartutan besterik ez dago:18 amorru-asmo, batasun-asmo. Hemen ere ‘zertakoa’ dela erlazioa diote (HE/3: 117). Maitasun eta teoria burua duten hiruna hitz elkartu daude HE/2n (Jainko maitasun, inflazio-teoria…). Arazo eta lege mugakizunak dituzten elkartuak dira ugarienak (hogeitik gora adibide: lege-arazo, sorrera-arazo, diruarazo…, izpiritu-lege, jainko-lege, ortografi lege…). Alegia, lehen konstatazioa da erlaziozko izen abstraktuok, oro har eta aztergai dugun corpusean, ez direla maiz bi izenek osatutako mendekotasunezko izen elkartuetako buruak. Hortaz, pentsatzekoa da, adieraztekotan, baliabide sintagmatikoen bitartez adieraziko direla osagarriak. Bestaldera, berriz, aditzak sailkatzeko erabiltzen den esanahiaren araberako irizpidea aurrean edukita (Azkarate 2008: 98) adimen-egoera adierazten duten kezka (eta Artiagotiak berariaz aipatzen ez dituen) beldur, lilura, min erlaziozko izenak adibide modura ekar daitezke (beldur eta min mugakizuneko izen elkartuak HE/3n aztertzen dituzte). Izenok buru dituzten izen elkartu ia denak ‘iturburua’, ‘kausa’, ‘zergatikoa’, ‘jatorria’ erlazio semantikoan sailkatuta daude HE/2ko adibidetegian (etorkizun kezka, intzestu-kezka…, gose-beldur, lapur-beldur…, edertasun-lilura, etxe-min, haur-min…). HE/3ko azalpenean ere «zeren beldur» perifrasia darabilte osagaien arteko erlazio semantikoa adierazteko eta SEHko hiztegigilearen azalpenek (5) ere horixe ispilatzen dute. Pentsa daiteke, hortaz, izen horiek hautatzen duten osagarriarekiko erlazio semantikoa horixe dutela, ‘zergatikoa’ (bitartekoa). (5) beldurtasun. iz. (1571). Beldurra. Zure handitasunaren beldurtasuna: zure handitasunak eragiten duen beldurtasuna. 1 min. iz. eta izond. (1545). […] 2. Maite dugun zerbaitek, hargandik urrun egotean, eragiten digun goibeltasunezko egoera.

18

0 Omenaldi Sarasola.indd 567

Aditza duela ere ez da oso emankorra.

27/1/15 08:28:53

568

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

Ez bide dago alde handirik erlazio semantiko horren eta Azkaratek (2002) izenondo elkartu sintetikoetako ezkerreko izenari (goseri) zehazten dion egilea rol semantikoaren artean ([lehoi] gose mindua].19 Ezta autore berak (Azkarate 2008:102) predikatu psikologikoetako kezkatu klaseko aditzen subjektuak adierazten duen ‘bitartekoa’ edo ‘kausa’ rolaren artean ere. Alegia, gure corpusaren arabera, egoera psikologikoa adierazten duten beldur, lilura, min erlaziozko izenok izen-elkarketako buruak direnean osagarriaz, argumentuaz, eratzen dute hitz elkartua eta, honenbestez, ‘osagarriburu’ harremana gauzatzen dute. Ez dakigu izen horiek aditzen oinarri izatea (cousin izenak izatea) lotuta dagoen gertakari honekin. Ezin da, baina, ondorio hori erabat zabaldu HE/2ko adibidetegiko erlaziozko izen abstraktuak buruan dituzten izen elkartu guztietarako. Erlaziozko izen abstraktuen artean HE/2ko adibidetegian adibide gehientsu dituen arazo burua duten elkartu guztiak ez daude HE/2n erlazio semantiko bakarrean sailkatuta. ‘iturburua, egilea, zergatikoa, kausa, jatorria’ erlazioan daude sailkatuak adibide gehienak: diru-arazo, emigrazio-arazo,autonomia arazo… Adibidetegian zehaztutako beste erlazioak dira ‘edukia’: hiztegi-arazo, ekonomia-arazo…, eta ‘garaia’: sorrera-arazo. Gure ulertzeko moduaren arabera, arazoren osagarriak ez du zertan ‘garaia’ adierazi; inplikazioak ez du horretarako bidea ematen. Hortaz, sorreraarazo izen elkartuko ezkerreko osagaia modifikatzaile edo adjunktua dela esango genuke. Eta antzeko zerbait gertatzen da beste erlaziozko izen abstraktu batzuk elkartuko buruak direnean: erlazio semantiko batean baino gehiagotan daude sailkatuta. Esate baterako, hauetan: ‘edukia. Zer-zerk’. oro-ardura, olerki-kritika, langile-premia, kulturaideia, teoria-ideia, inflazio-teoria, kostu-teoria, erbeste-lege, kalkuluproblema. ‘Zer-non’. baliogo-eztabaida ‘jabegoa’. giza behar, giza asmo, gertakari-lege, hizkuntza-lege, jakite-lege ‘iturburua’, ‘egilea, ‘kausa’… hoben-erruki, erlijio-eztabaida, anai maitasun, barau-lege, bekatu-lege, gizarte-lege, gobernu-lege, gramatikalege, Jainko-lege, egile-problema ‘garaia’. guda-lege ‘helburua, ‘onuraduna’. eusko-maitasun, Jainko-maitasun, babesgarrilege, giristino-lege, Mugatzaile lokatiboa: barne-asmo

19 «Elkarte sintetikoen barruan ageri den ezkerreko izena, goseak (mindua) […] izango da orain barne-argumentu bilakatu den egilea: (5) lehoi gose minduak […] (Azkarate 2002: 96).

0 Omenaldi Sarasola.indd 568

27/1/15 08:28:53

ERLAZIOZKO IZENAK, IZEN-ELKARKETA, ETA IBON SARASOLAREN EUSKAL HIZTEGIA

569

5. Ondorioak eta etorkizuneko ikergaiak Saiatu gara lan honetan erakusten mendekotasunezko izen-elkarketan erlaziozko izenak buru direnean ez dutela guztiek jokamolde bera. Era berean, erakutsi uste dugu osagarria lexikoan hauta dezaketen izenek —hitz elkartu sintetikoetako mugakizunek eta erlaziozko izenok— ez dutela argumentuhautaketan modu berean jokatzen, ezta elkartuko ezkerreko osagaiarekiko harremanean ere. Esan dugun bezala, lan hau osatu beharko litzateke, besteak beste, beste era bateko corpus batzuk ere aztertuta. Hitz-elkarketaren eremutik beste urrats bat eginda, uste dugu erlaziozko izenek egungo corpusetan zein postposizio-sintagma hartzen dituzten osagarri aztertzea ere mereziko lukeela, han eta hemen ikusiak baikara, besteak beste, -GANAKO postposizioaren osagaia [-biziduna] (nahiago bada, [-animatua] (SEG)) duten erlaziozko izen abstraktu batzuez eratutako sintagmak; gisa honetakoak, adibidez: «politikarenganako interesa»… Alegia, ez SEHko hiztegigilearen definizio-azalpenetan, ez Morfologia historikoko datuetan ispilatzen ez den —areago, tradizioko erabileraren kontrakoa dirudien («bizidunek errazago hartzen zituzten bizigabeen atzizkiak aldrebes baino» (Azkarate & Altuna 2001: 113)— jokamoldea gauzatzen hasia bide da. Hurrengo baterako utzi beharko gaiok. Atzeratu ezina da, ordea, Ibon Sarasolaren lanen balioaren gure ezagutza zintzoa.

Aipamenak Adelstein, Andreína. 2006. «Significado especializado de nombres relacionales». Revista de Lengua y Literatura, 34, 81-98. [https://www.academia.edu/7066685/ Significado_especializado_de_nombres_relacionales] Adelstein, Andreína. 2011. «Semántica nominal y aplicaciones léxicas». 2011ko urriaren 10, 11 eta 13, Instituto Universitario de Lingüística Aplicada. Universitat Pompeu Fabra. [http://www.iula.upf.edu/materials/111010adelsteins1.pdf] Aldezabal, Izaskun, M.ª Jesús Aranzabe, Koldo Gojenola, Kepa Sarasola & Aitziber Atutxa. 2003. «Learning argument/adjunct distinction for basque». ASJUren Gehigarriak 46, 75-93. [http://www.ehu.es/ojs/index.php/ASJU/article/ view/9711] Artiagoitia, Xabier. «Izena». Sareko Euskal Gramatika (SEG). [http://www.ehu.es/ seg/morf/5/6/0 ] Azkarate, Miren. 1995. «Sobre los compuestos de tipo sustantivo + sust/adj deverbal en euskera». ASJUren Gehigarriak 38, 39-50. [http://www.ehu.es/ojs/index.php/ ASJU/article/view/9516] Azkarate, Miren. 2002. «Hitz elkarketa, argumentu egitura eta theta-rolak». ASJUren Gehigarriak 44, 91-103. [http://www.ehu.es/ojs/index.php/ASJU/article/ view/9636]

0 Omenaldi Sarasola.indd 569

27/1/15 08:28:53

570

ELIXABETE PEREZ GAZTELU

Azkarate, Miren. 2008. «Gertaera eta emaitza izenak». ASJUren Gehigarriak 51, 93106. [http://www.ehu.es/ojs/index.php/ASJU/article/view/9769] Azkarate, Miren & Patxi Altuna. 2001. Euskal Morfologiaren Historia. Donostia: Elkar. Azkarate Villar, Miren & Elixabete Perez Gaztelu. 2014. Hitz-elkarketa/2. Bilbo: Euskaltzaindia. [HE/2] Eguren, Luis & Olga Fernández Soriano. 2006. La terminología gramatical. Madril: Gredos. Euskaltzaindia. 1987. Hitz-elkarketa/1. Bilbo: Euskaltzaindia. [HE/1] Euskaltzaindia. 1991. Hitz-elkarketa/3. Bilbo: Euskaltzaindia. [HE/3] Euskaltzaindia. 1992. Hitz-elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia. [HE/4] Euskara Institutua, EHU, «Postposizio itsatsiak». Sareko Euskal Gramatika (SEG), [http://www.ehu.es/seg/morf/5/9/2] Gràcia, Lluïsa, M.ª Teresa Cabré, Soledad Varela, Miren Azkarate et al 2000. Configuración morfológica y estructura argumental. Léxico y diccionario. Leioa: UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua. Meyers, Adam. 2007. Annotation Guidelines for NomBank. Noun Argument Structure for PropBank. [http://nlp.cs.nyu.edu/meyers/nombank/nombank-specs-2007. pdf] Odriozola, Juan Carlos. 2004. «Construcciones con nombres locativo-relacionales en vasco». In E. Pérez Gaztelu & I. Zabala, L. Gràcia (arg.), Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco. Deustuko Unibertsitatea. 569602. Pérez Gaztelu, Elixabete. 2004. «Fronteras entre la sufijación y la composición: algunos casos del vasco (alde, aldi, bide, kide, zain, zale)». In E. Pérez Gaztelu, I. Zabala & L. Gràcia (arg.), Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco. Deustuko Unibertsitatea. 163-237. Peris, Adina. 2012. AnCora-Nom: Guía de anotación para la Estructura Argumental de los sustantivos deverbales. [http://clic.ub.edu/corpus/webfm_send/51] Peris, Adina, Mariona Taulé & Horacio Rodriguez. 2009. «Hacia un sistema de clasificación automática de los sustantivos deverbales». Procesamiento del Lenguaje Natural, 43: 23-31. [http://hdl.handle.net/10045/11683] Picallo, M.ª Carmen. 1999. «La estructura del sintagma nominal: las nominalizaciones y otros sustantivos con complementos argumentales». In I. Bosque & V. Demonte (arg.), Gramática descriptiva de la lengua española. Madril: Espasa. 363394. Salaburu, Pello, Patxi Goenaga & Ibon Sarasola. 2011. Sareko Euskal Gramatika. Euskara Institutua, UPV/EHU. [www.ehu.es/seg] Sarasola, Ibon. 1996. Euskal Hiztegia. Donostia: Kutxa. [2007, Donostia: Elkar].

0 Omenaldi Sarasola.indd 570

27/1/15 08:28:53

Lihat lebih banyak...

Comentarios

Copyright © 2017 DATOSPDF Inc.